Bizipenen (H)arigunea eta Euskaraldiaren Bukaera Ekitaldia

03/12/2020
Card image cap
Euskaraldiaren bigarren edizio hau amaitzear da eta merezi duen bukaera emango diogu Arrasaten. Ostegunean Bizipenen (H)arigunean gure herrikideek Euskaraldiaren baitan eta euskarari lotuta izan dituzten bizipenak jasoko ditugu. Ostiralean, Bukaera ekitaldia egingo dugu Kulturateko Kalistroetan.

Bertan dugu dagoeneko abenduaren 4-a eta egun hau iristearekin bat emango zaio Euskaraldiaren bigarren edizioari akabera. Makina bat herritar dabil parte hartzen euskaraldiaren baitan, bai txapa jantzi eta belarriprest edo ahobizi papera hartuta, eta baita entitate ezberdinek sortu dituzten ariguneetan ere.

Arrasateko Herri Batzordeak merezi duen amaiera eman nahi dio aurtengo Euskaraldiaren edizioari eta horrterako bi ekitaldi antolatu ditu asteon:

  • Abenduak 3, osteguna, Euskararen Eguna, 10:00etatik-18:00tara Euskararen Plazan
  1. Bizipenen (H)arigunea
    1. Euskaraldiarekin eta euskararekin herritarrek izandako bizipen ezberdinak jaso nahi ditugu. Horretarako Euskararen Plaza, hariz eta sokez beteko dugu, jendeak paper batean bizipen hori irudikatu (izan daiteke idatzi batez, bertso batekin, argazki edo marrazki batekin...) eta sokan eskegitzera gonbidatu nahi ditugu.
    2. 13:30ean Arrasateko euskaraldiaren 15ekoak hartuko du parte euren bizipenak elkarbanatuz, eta azken argazki bat ere aterako dugu beraiekin
    3. Egun guztian zehar POOk kolektiboko kideek mural bat egingo dute plazako pareta batean (h)ariguneanzintzilikatutako euskarriak baliatuz. 
  • Abenduak 4, ostirala, 18:30ean, Kulturateko Kalistroetan
  1. Euskaraldiaren Bukaera ekitaldia
    1. Herritarrei zabalik egongo den ekitaldi honetan, Euskaraldiaren Bigarren edizio honek herrian izan duen ibilbidea zein izan den erakutsiko dugu. Musikarekin eta bideo ezberdinekin girotutako ekitaldia izango da.