Debagoienean pixoihalak murrizteko egitasmoa

03/06/2014
Card image cap
Programa hau estrategikoa izango da errefusa osatzen duen gairik delikatuenetako bati neurri prebentiboa ezartzeko, bestelako bizi eredu bat garatuz, haurrengandik hasita.

Hondakinak ahal den guztian gutxitzea, hauek berrerabiltzea eta hau ezin denean birziklatzeko politikak gauzatzeak lehentasuna dauka Debagoienean. Kontuan hartu behar dugu urtean 500 ume baino gehiago jaiotzen dela Debagoienean, horrek suposatzen duen pixoihal kopuruarekin.

Orain martxan jarri nahi dugun programa hau ere prebentzio helburu horren baitan kokatzen da:

Jakin badakigu hondakinen kudeaketan gai sentsibleak direla materia organikoa eta errefusa. Errefusaren zati garrantzitsua, eta tratamendu modu erabatekorik ez duena, haurrentzako pixoihalen auzia da, gaur gaurkoz.

Hori dela-eta, estrategikoa eta ausarta iruditzen zaigu telazko pixoihalen programa  abiaraztea. Honek errefusa osatzen duen gairik delikatuenetako bati neurri prebentiboa ezartzen dio, bestelako bizi eredu bat ere garatuz, haurrengandik hasita.

Bizi eredu berri baterantz

Kontua ez da hondakin gutxiago sortzea soilik. Horrek ondorio ekologiko batzuk ditu, baina pixoihal berrerabilgarriek ere bestelako onura batzuk izan badituzte, bizi ereduari dagokionez (merkeagoa, zibikoagoa, osasuntsuagoa...)

Komunikazio lanketa egiterakoan, kontuan hartzekoak izango dira aldagai hauek, kanpaina ez delako soilik, hondakinen murrizketara mugatuko: umearen hazkuntza eta heziketa moduak, familia eredu ezberdinak ere barnebilduko ditu.

Helburua

Debagoieneko Mankomunitateak, programa baten bitartez, eta hondakinen prebentzioan sakontzeko, jakinik pixoihalak berrerabilpen frogaturik ez duten hondakin sentsiblea direla, 50 pixoihal berrerabilgarri banatuko ditu, merkatuan duten balioaren erdian.

Programa honetan, Debagoieneko herri guztiek hartuko dute parte (Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta, Leintz-Gatzaga )