Euskararen Kale-Erabileraren Neurketa

03/05/2016
Card image cap
“Zenbat erabiltzen da euskara kalean?” galderari erantzunez

Euskararen Kale-Erabileraren Neurketa ibilbide luzeko ikerketa-lan zabala da. 1988an egin zuen Arrasateko Udalak lehenengo neurketa, eta geroztik urtero egin du neurketa. Hogeita zortzi urtetako datuak dauzka, aukera ematen dutenak une jakin bateko egoera zertan den jakiteko, eta, batez ere, urteotako bilakaera nolakoa den ezagutzeko.

“Zenbat erabiltzen da euskara kalean?”, galdera horri erantzun nahiak bultzatu zuen ikerketa. Hala, ahozko erabilera jasotzen da kalean. Eremu publikoan, denona den eta inorena ez den espazio librean egiten da ahozko jardunaren behaketa, herritarrak modu espontaneoan ari direla.

Hona hemen ikerketa horren emaitza nagusiak:

  • Egun euskararen kale erabilera %32koa da Arrasaten.
  • Positiboa izan da euskararen kale erabilera bilakaera Arrasaten 1988-2015 aldian, %14tik %32ra pasatu da eta.
  • Zenbat eta gazteago izan orduan eta gehiago erabiltzen dute euskara arrasatearrek.
  • Etorkizunari begira iragarpena ez da guztiz baikorra.
  • Azken hamabost urteko aldia hartuz gero, erabilerak goia jo duela esan behar da, geldiune batean dago eta.

 

Bertan dokumentu osoa eskuragarri.