Igerilekuko sorosleak hautatuko ditu udalak

18/06/2015
Card image cap
Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Musakolako kanpoko igerilekuan sorosle postuak errefortzua behar du, udako kanpainari begira. Hori dela eta, hainbat sorosle kontratatu beharko ditu udalak hilabete hauetan.

Dagokion hautaketa prozesua, presazko izaeraz,LANBIDE Zerbitzu Publikoaren bitartez egingo da eta honek aurre-hautatuko dituen izangaiekbaldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Indarrean dagoen uretako sorosle tituluaizatea.
  • Eskola graduatuaren jabe izatea.
  • Euskara: 3. HE edo baliokidea egiaztatuta izatea.

Hautaketa egingo da izangaien lan eskarmentua baloratuz.