Gaur online reputazioari buruzko hitzaldia eta bihar Lan elkarrizketa tailerra Kulturaten

Ekainaren 19an ospatuko da Lanbai enplegu azoka MUk Polo Garaian duen egoitzan. Azokarekin lotuta, bihar Online reputazioari buruzko hitzaldia izango da Kulturaten eta etzi Lan elkarrizketen tailerra.

Mondragon Unibertsitateak eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu duten II. Lanbai enplegu azoka datorren ostegunean, ekainak 19 ospatuko da MUk Polo Garaian duen egoitzan, 15:00etatik 19:00etara.

Azokarekin lotuta, enpleguarekin zerikusia duten hitzaldi eta tailer interesgarri bana izango dira bihar eta etzi, hurrenez hurren.

Ekainak 17: Online reputazioa: Zer irudi ematen ari naiz Interneten? Hitzaldia. Kulturateko Areto nagusian, 18:00etan.

Ekainak 18: Lan elkarrizketa tailerra. Kulturateko Loramendi gelan, 18:00etan. Aholkulariekin simulazio bat egiteko aukera izango da, eta interesatuek aurrez eman behar dute izena honako bi helbideetako batetara idatzita:jmbergaretxe@mondragon.edu kmancisidor@mondragon.edu.

Udalaren Enplegua sustatzeko Planari buruzko informazioa

Lanbai azokan Udalak bere stand propioa izango du azokan eta bertan Udalak Arrasaten enplegua sustatzeko abiatu duen planari buruzko informazioa emango du. Bestalde, Debagoieneko Garapen Agentziaren stand-a ere egongo da, lanerako orientazio zerbitzuaren inguruko informazioa emateko.

Lanbai azokari buruzko informazio guztia, hemen.

Sede de Mondragon Unibertsitatea en el Polo Garaia