Lanbai enplegu azoka bisitatzen izan gara

19/06/2014
Card image cap
Arrasaten Enplegua Sustatzeko, Udaletik abiatu dugun planaren barruan dago Lanbai azoka, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu dugu.

Inazio Azkarragaurizar, Arrasateko alkateak irekiera ekitaldian esan duen bezala,  Lan bila dabiltzanek, ikasketak bukatzen dabiltzanek, curriculumak idazten edo elkarrizketak prestatzen ikasi gura dutenek… horiek guztiek izan dute hitzordua gaur Lanbai azokan. 

Geu ere han izan gara, azokan parte hartu duten 35 enpresen standak bisitatzen. Arrasateko Udaletik ere jarri dugu stand bat, Enplegua sustatzeko burutzen ari garen planari buruzko informazioarekin.  

Mugimendua pasilloetan 

Ehunka pertsona ikusi ditugu arratsaldeko lehen ordutan, enplegu azokara gerturatzen, eta horren lekuko jaso ditugun argazkiak. Mugimendua izan da lan elkarrizketak egiteko karpan, mugimendua pasilloetan. 

Iaz 800 gazte hurbildu ziren Lanbaira. Aurten azokari unibertsitateaz haratagoko dimentsioa eman zaio, Udalak hala planteatuta. Eta beste ikasketa batzuk egin dituztenentzat ere aukerak zabaldu dira horrela. 

Gaurkoa, alkateak esan duen bezala, lan bila dabiltzanentzako ez ezik, gauzak aldatu gura dituztenentzako ere erakusleiho bikaina izan da. 

Udaletik  horrelako aukera berriak bultzatzen jarraituko dugu hemendik aurrera ere, Arrasaten lanari bultzada emateko. Unibertsitatearekin bezalaxe, beste hainbat eragile, enpresa eta instituziorekin elkarlana indartuz.