Las Vueltas (El Salvador) herriko alkatearen bisita

21/09/2015
Card image cap
Helburua Arrasateko Udalari eskerrak ematea zen, Garapenerako Lankidetzaren Udal Programan emandako dirulaguntzagatik

Las Vueltas Chalatenango Departamentuko herri txiki bat da, 1750 biztanle dituena. Handik Las Vueltas Udaleko 2 ordezkari etorri ziren, haietako bat Alkatesa izanik, Rosa Cándida Alas de Menjívar. Bisitaren helburua Arrasateko Udalari eskerrak ematea zen Garapenerako Lankidetzaren Udal Programan emandako dirulaguntzagatik. Gobernuz Kanpoko Erakundetarako dirulaguntzaren deialdi barneko programa da hau. Horretaz gain, intentzioa herrian eramaten ari diren proiektuaren egoera eta etorkizunerako planak ezagutaraztea zen. Proiektuaren oinarrizko helburuak esparru fisiko kultural eta historikoak eratzea dira, hauek aldarrikatzeko eta herriaren garapena turismo mailan sustatzeko. Helburu hauek lortzeko bidean herriko plaza berreraiki da eta Kultura etxea eraikitzen ari dira gazte eta umeentzako konkretuki baina herriko biztanle guztientzat orokorrean. Hurrengo pausuari dagokionez, Las Vueltasen inguruko ondasun natural eta historikoak aprobetxatuz (Cerro el Picacho, aintzinako indigenen bizilekuak El Naranjos-en, El Barracón...), ibilbide turistikoa eraikitzea litzateke, herriko garapen ekonomiko eta kulturala sustatzeko.