Martxoak 8ko kartel lehiaketaren emaitza: Izan direlako gara. Gora feminismoak!

21/02/2018
19 lan aurkeztu dira. Udaleko Berdintasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei

Kartel guztiekin erakusketa egingo da Emakume Txokoan martxoaren 5etik 16ra bitartean.

Epai mahaia osatu dute: Udaleko Berdintasun Sailak  , elkarlanean, honako eragile  feministekin : Emakumeen Mundu Martxako Arrasateko  Plataforma; Ekin Emakumeak; Pottogorriak eta Gune Iraunkor Feministak.

Irabazlea: Juan Diego Ingelmo Benavente

Epai mahaiak baloratu du lanaren kalitatea, aurtengo leloa eta irudiaren arteko lotura eta kartelaren xedea.

Martxoak 8ko kartela eta egitaraua iragartzeko erabiliko da kartel irabazlea.