Mendi Tourra: Mendizaleentzako zine proposamena

04/05/2015
Card image cap
Mendi Tourra bihar (maiatzak 5) izango da Amaia Antzokian. 19:30etatik aurrera, Bilbao Film Festivaleko film onenetarikoak izango ditugu ikusgai

Bilboko Mendi Film jaialdiko filmerik onenetarikoak ekarriko dituzte laugarren urtez Arrasatera.  Udalak eta Besaide Mendi elkarteak elkarlanean, aukeratu dituzte aurten ere Amaia Antzokian emango dituzten filmeak; ekaladari eta eskiari buruzkoak izango dira.

Film luze bat eta bi labur

Jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin erakutsiko dira Amaia antzokian Valley Uprising film luzea eta Icefall eta Afterglow film laburrak. Lehenak kontatzen du Yosemiten egindako eskalada baten historia, 98’ irauten du eta Mendi Film Jaialdiko sari nagusia eta ikusleen saria irabazi zituen; dibertigarria eta erabat entretenigarria da hasieratik bukaerara.

  • Icefall: Izoztutako ur-jauzietako eskalada, Norvegian eta gauez filmatutakoa da; protagonistak izen handiko eskalatzaileak dira, Europako izotz eskaladan trebeenetakoak: Dani Arnold, Stefan Siegrist eta Aljaz Anderle, horien artean. Izotz eskalada eta estetika hutsa maite dutenentzat aproposa. 4 minutuko iraupena du.
  • Afterglow: 13 minututan, eski akrobatikoan munduan diren  lau izar handienak eta misterioa uztartzen ditu film laburrak. Alaskan eta Kanadan grabatu zuten sei astetan.

Maiatza kulturaz blai dator 

Mendi Tourraz ekingo diogu Arrasaten kulturaz blai datorren maiatza honi. Izan ere, aste honetan bertan zenbait ekitaldi izango ditugu: Hitzaldia, erakusketak, antzerkia, zinea edota Elkartasun Egunaren festa izango ditugu gurean. Musika doinuak maiatzaren amaieran iritsiko dira, baina proposamen azpimarragarriak izango dira. 

Maiatzeko Kultura gida osorik ikusteko, hemen.