Monterrongo Sekuoiari ukitutxo batzuk ematen ari dira

05/03/2015
Card image cap
Joan zen udan egindako azterketa batean zenbait neurri hartzea gomendatzen zen, arriskuak saiheste aldera

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta aztertu zen 2014ko udan Monterrongo Sekuoiarik famatuena eta azterketan ikusitakoak txosten batean jaso ziren; berton zuhaitza babesteko eta arriskuak saihesteko zenbait gomendio aipatzen ziren.

Joan zen azaroan, Foru Aldundiak posible ikusi zuen txostenean aipatzen ziren gomendio horietako batzuk burutzea, eta bere gain hartzea haiek egiteko ardura.

Foru Aldundiak baimena eskatu zion Arrasateko Udalari lanok egiteko eta, Obra eta Zerbitzuetako batzordean informatu ostean, baimena eman zitzaien.

Hauek dira, zehazki, orain burutuko diren lanak:

  1. 1.- Hilda, ahulduta edo gurutzatuta dauden adarrak kentzea.
  2. 2.- Zuhaitzaren adaburuaren egitura hobetzea, berreraikitze txiki bat burutuz.
  3. 3.- Zuhaitzaren oinarriko soropila kendu eta oinarri osoan babesgarri bat jartzea.
  4. 4.- Zuhaitzaren seinaleztapena hobetzea.
  5. 5.- Bost urte barru beste arrisku azterketa bat burutzeko konpromisoa.

Viveros Pagola enpresakoek egingo dituzte lanok martxoaren 5ean, goizeko 10:00ak inguruan hasita. Esan zuhaitzaren seinaleztapenari dagokion puntua ez dutela aste honetan egingo. Izan ere, oraindik berton jarriko den seinalea prestatzen ari dira, baina hemendik gutxira egongo da prest hura ere. Bai sekuoiaren azterketa, baita aipatutako lanen burutzea, La Caixak ere lagundu du diruz.