Osakidetzan, nik euskaraz nahi dut

06/04/2016
Card image cap
Osakidetzak aukera ematen digu herritarroi gure lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko.

Kanpaina jarri da martxan, hurrengo helburuarekin: herritarrak animatzea euskara eskatu dezaten beraien lehentasunezko hizkuntza izan dadin Osakidetzan.

Lehentasunezko hizkuntza, zer da? Zertarako?

  • Osakidetzak paziente guztien fitxa dauka, eta bertan jasotzen da, besteak beste, zein hizkuntzatan gura duzun arreta jaso.
  • Euskara zure lehentasunezko hizkuntza izatea aukeratzen baduzu, artatuko zaituzten profesionalek zure izenaren ondoan  ikurra ikusiko dute, Osakidetzako langile eta zerbitzu euskaldunak identifikatzen dituena hain zuzen ere. Horrela, paziente euskaldunak identifikatzen laguntzen du.
  • Ikurra ikustean, artatu behar zaituzten profesionalek jakingo dute zuk arreta euskaraz nahiago duzula, eta, aukera dagoen guztietan, arreta euskaraz eskainiko dizu Osakidetzak, zitak eta bestelakoak euskara hutsean jasoko dituzu…

Euskara aukeratu, nola? Non?

Hiru era daude aukeraketa egiteko:

  • Zure osasun zentroko harrerara hurreratu, eta euskara lehentasunezko hizkuntza izatea nahi duzula esan bertan.
  • Zure familia-medikuari edo erizainari adierazi kontsultara zoazenean.
  • Zure Osasun Karpetan sartuta ere egin dezakegu, Internet bidez.

Osakidetzak konpromisoa hartzen du lehentasunezko hizkuntzatzat euskara aukeratu duten paziente guztiei profesional euskalduna esleitzeko, ahal den neurrian.

 

Informazio gehiago behar izanez gero: