Se destinarán 18.000 euros a reparar el ascensor de Bizkaia Etorbidea y se ofrecerá un servicio gratuito de autobús para subir a Gorostiza durante las obras
27/11/2026
Egoera horrek herritarren mugikortasunean izan dezakeen eragina arintzeko, Arrasateko Udalak doako autobus-zerbitzua jarriko du martxan azaroaren 28tik aurrera. 2. linearen bidez, Muxibar eta Zarugaldeko geltokietatik Gorostizara igotzeko aukera izango dute herritarrek.
Igogailu guztien ikuskapen teknikoa egin da
Arrasateko igogailu guztien mantentze-lanak kudeatzen dituen enpresa aldatu ondoren, instalazio guztiei ikuskapen teknikoa egin zaie (OCA), baimendutako kontrol-erakunde baten bidez, indarreko araudiak ezarritako baldintzak betetzeko. Azterketen ondorioz, igogailu guztietan hainbat konponketa egin behar direla ikusi da, eta horretarako 27.000 euro inguruko inbertsioa aurreikusi da.
18.000 euro Bizkaia etorbideko igogailua konpontzeko
Bizkaia etorbideko igogailuaren kasuan, egituraren korrosioak kalteak eragin ditu inguruko hormetan, eta horietan pitzadurak eta deformazioak agertu dira. Hori dela eta, 18.000 euro bideratuko dira igogailu honetan egin beharreko konponketa-lanetara.
Gogoratu behar da, gainera, duela aste batzuk igogailuko kamerak eta plaka elektronikoak lapurtu zituztela. Kamerak berriro jarri dira, INGECOM enpresaren bidez, eta orain igogailuaren konponketa-lanei ekingo zaie.
Orona enpresak emandako aurreikuspenen arabera, beharrezko piezak hornitzeko 40 lan egun inguru beharko dira, eta beste 15 egun muntaketa-lanetarako. Horrenbestez, igogailua berriro martxan jartzeko epea bi hilabete eta erdi ingurukoa izango dela kalkulatzen da.
Bestalde, igogailuaren sarrerako tunela ere egokituko da: garbiketa eta margoketa lanak egingo dira, eta argiztapen berria jarriko da, espazioa txukundu eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko.
Doako autobus-zerbitzua azaroaren 28tik aurrera
Igogailua zerbitzutik kanpo dagoen bitartean, herritarren joan-etorriak errazteko, Arrasateko Udalak doako autobus-zerbitzua eskainiko du azaroaren 28tik aurrera. 2. linearen bidez, Muxibar eta Zarugaldeko geltokietatik Gorostizara igotzeko aukera izango dute herritarrek, igogailua berriro erabilgarri egon arte.
Neurri honen helburua da igogailuaren erabiltzaileei mugikortasunerako alternatiba bat eskaintzea konponketa-lanek irauten duten bitartean.