Zuhaitz eguna ekimenez josita dator otsailaren 21ean

19/02/2015
Card image cap
Zuhaitz landaketa, zuhaitz feria, baserritarren azoka eta Arbolapetako haritzaren landaketa burutuko ditugu. Goiz pasa ederra egiteko plana proposatzen dugu 09:00etatik 14:00arte

Familian zein lagun artean disfrutatzeko moduko plan naturala, sanoa, proposatzen dizuegu Arrasatearrei datorren zapaturako. Aurtengo Zuhaitz eguna ekimenez beteta dator, Udala bultzatzen ari den zenbait asmori indarra emanez:

  • Zuhaitz landaketa: Meatzerrekako ondarearen berreskurapenean parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu Arrasatearrei
  • Zuhaitz feria Seber Altuben:  Otsaileko baserritarren azokan, ohiko postuez gain, lau mintegitako arbolak ikusi eta erosteko aukera egongo da Seber Altube plazan (08:00-14:00). Hemen mintegien inguruko informazioa.
  • Arbolapetan haritza landatzea: Joan zen urrian bota behar izan zen gaztainondoaren ordez landatuko da, 13:00etan.

 

Meatzerrekako landaketa, berezia

Meatzerreka auzoko ondare naturala berreskuratzeko asmoaren barruan dago otsailaren 21eko Zuhaitz Eguna horrexegatik egingo da aurtengo zuhaitz landaketa San Baleixo ermitaren ondoan, Meatzerrekan, hain zuzen. 60 bat intxaurrondo eta gaztainondo landatuko ditugu elkartzen garen guztion artean eta parte hartzen duten guztiek, 12:30etan, mokadutxoa egingo dute Erein Da Jan elkartekoen postuan, Seber Altube plazan.


Zuhaitz eguneko egitaraua

Hauxe da, zehazki, datorren zapaturako proposatzen dugun plana:

09:00 Arbolapetan elkartuko gara Zuhaitz Eguneko landaketa egitera joateko Meatzerreka auzora.

09:15 Abiatuko gara, oinez, Meatzerrekara. 

09:45 San Baleixo ermitara helduko gara (Meatzerrekako ermita). Hemen Arantza Otaduyk auzoari buruzko azalpen historikoak emango ditu. 

10:30 Landaketarekin hasiko gara. (12:00ak arte iraungo du). 

12:00 Abiatuko gara Seber Altube plazara.

12:30 Seber Altuben, Erein da Janen postuan, mokadutxoa.

13:00 Arbolapetara joango gara. Haritz gaztea ordu horretan landatuko da Arbolapetan.

Baserriko produktuen azoka eta Zuhaitz feria 08:00etatik 14:00etara izango dira Seber Altube plazan.