Eskolako Agenda 2030

Eskolako Agenda 21a sortu da hezkuntza-komunitatearen barruan kontzientzia, gaitasuna, ezagutzak eta baloreak sustatzeko, garapen jasangarriaren eta etorkizun bidezkoago baten alde aurrera egiteko helburuarekin.

Zer da Eskolako Agenda 21?

Rio de Janeiron, sortu zen kontzeptua, “ Lurreko-Goi Bileran”, adierazteko hezkuntzak berebiziko garrantzia duela garapen iraunkorra sustatzeko eta herritarren gaitasuna gehitzeko ingurumeneko eta garapeneko gaiei ekiteko. Alderdi honetan, ikastetxeek garrantzi handia dute, bertan sendotzen baitira ohitura eta jokabideak.

Eskolako Agenda 21 Arrasaten

Arrasateko Udalak 1999.urtean eman zuen lehen urratsa, Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren aldeko adierazpen instituzionalarekin. 2000.urtean sinatu zituen “Aalborgeko eskutitza”, “Iraunkortasuneranzko Hirien Gutuna” eta “Oinezkoen eskubideen Europako Gutuna”.

2003.urtean onartu zen Arrasateko Tokiko Iraunkortasuneko lehen Ekintza Plana eta urte berean sinatu zen hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin, Eskolako Agenda 21 (EA21) proiektua garatzen hasteko. Tokiko Iraunkortasuneko Ekintza Plan berria onartu zuen Udalbatzak 2009.urtean.

EA21 proiektuan parte hartzen dute Arrasateko ikastetxeek, horretarako, Udalako Ingurumen Eskolaren laguntza jasoz.

Urte bakoitzean ikastetxeek aukeratutako gaiaren inguruan herriko diagnostikoa egiten laguntzen diegu ikasleei; gaia ezagutzera ematen dugu eta ondorioak lantzen ditugu.

Herriko diagnostikoa egiten bioaniztasunaren gaieanIkasleak herriko diagnostikoa egiten bioaniztasunari buruzIkasleak herriko diagnostikoa egiten elikadurari buruz

Horretarako ikastetxeetara hurbiltzen gara eta kalera irteten gara herriko egoera zein den aztertzeko. Ikasleak Udalako Ingurumen Eskolara ere etortzen dira gaia sakonean lantzeko.

Auzotik ibilaldiak egiten dituguLandareen bilduma egitenLuparekin aztertzen ditugu bizidunak

Gero, ondorioak, proposamenak eta konpromisoak eztabaidatu egiten ditugu ikastetxeen arteko foroetan, denon artean dokumentu bakar bat adosteko. Azkenik, dokumentu hori Udal Gobernuari helarazten diogu ezohiko pleno batean.

Ikasleak plenoan ikasturtean zehar egindakoa azaltzen udal gobernuariIkasleek Udaleko plenoan parte hartzen duteIkasleak Udaleko plenoan

Arrasaten 2003-2004 ikasturtean hasi ginen EA21 proiektuarekin. Lehenengo ikasturte horretan Zaborra gaia landu genuen eta Mesedeetako Andra Maria Ikastetxeak eta Arizmendi Ikastolak hartu zuten parte (San Viator Handi, San Viator Txiki, Ferixalekua, Sta Teresa, Gazteluondo eta Almen).

2004-2005 ikasturtean aurreko ikastetxeez gain, Arrasateko institutuak ere parte hartu zuen eta 2007-2008 ikasturtean Arrasateko Herri Eskola gehitu zen. Esan bezala, gaur egun, Arrasateko ikasle guztiek parte hartzen dute proiektu honetan, lehen hezkuntzan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan.

Hona hemen urte guzti hauetan landu ditugun gaiak eta parte hartu duten ikasle kopuruak:  

Ikasturtea

Landutako gaia

Ikasle kopurua

Plenoko dokumentua

Boletina

2003/2004   

Zaborra

1968

03-04 ikasturtea

Boletina 03-04

2004/2005

Ura

1946

04-05 ikasturtea

Boletina 04-05

2005/2006

Energia

1508

05-06 ikasturtea

Boletina 05-06

2006/2007

Zaborra, ura eta energia

1470

06-07 ikasturtea

Boletina 06-07

2007/2008

Kontsumoa

1.850

07-08 ikasturtea

Boletina 07-08

2008/2009

Publizitatea

1.895

08-09 ikasturtea

Boletina 08-09

2009/2010

Ekitatea

2.040

09-10 ikasturtea

 

2010/2011

Zarata eta uhin elektromagnetikoak

1.631

10-11 ikasturtea

 

2011/2012

Elikadura jasangarria

1.917

11-12 ikasturtea

 

2012/2013

Bioaniztasuna

2.044

12-13 ikasturtea

 

2013/2014

Bioaniztasuna

2.303

13-14 ikasturtea

 

 

 

2014/2015 Mugikortasun iraunkorra
Aurtengo gaia MUGIKORTASUN IRAUNKORRRA izan dugu. Mugikortasun iraunkorra kontzeptua ulertu eta horren aldeko jarrerak sustatzeko, gaiarekin lotutako hainbat atal landu ditugu Arrasateko ikasleekin, guztira 2.378 ikasle, hain zuzen ere.
2015/2016 Bizitzeko Herria
Aurten Bizitzeko Herria gaia lantzeko aukera izan dugu herriko ikasleekin batera eta ikusi ditugu gure herriak, Arrasate, hiri jasangarria izateko betetzea nahi ditugun ezaugarriak. Guztira 2.392 ikaslek hartu dute parte Eskolako Agenda 21 proiektuan.
2016/2017 Klima aldaketa
Planetaren tenperatura igotzen ari da giza jarduerek sortutako gasak atmosferan pilatzen direlako eta horrek eragiten du eguzkiaren berotasuna normala baino gehiago mantentzea. Ondorioz, mundu mailako eraginak ikusten ari gara dagoeneko: poloak urtzen, itsas maila igotzen, lehorte latzak, beroaldi luzeak, bioaniztasuna galtzea, uholdeak...
2017/2018 Ura
Edateko, garbitzeko, jolasteko, energia sortzeko,...gauza askotarako erabiltzen dugu ura. Baina nondik dator arrasatearrok erabiltzen dugun ur hori? erabilera jasangarria egiten al dugu? erabili eta gero, errekara bueltatzen denean, zein egoeretan egiten du? zer egin dezakegu uraren erabilera neurrizkoa izan dadin? eta zer egin dezake Arrasateko Udalak uraren kudeaketa jasangarria izateko?
2018/2019 Baserri kultura
Bidasoro, Emaldi, Akixo, Dolara, Palazio, Salturri, Aranguren, Altzibar, Parraia, Gorostiza, … zerrenda luzea da, baina, oraindik, luzeagoa izan zitekeen, asko baitira Arrasaten azken hamarkadetan desagertu edo hutsik geratu diren baserriak (Erguin, Maitena, Osinaga, Zalduspe, Larrea,…) .
2019/2020 Plastikoak
2019/2020 Ikasturtean lantzen aritu gara plastikoetaz egiten dugun erabilera Arrasaten eta horrek dituen eraginak osasunean eta ingurumenean.