Eskolako Agenda 2030
Eskolako Agenda 2030
Zer da Eskolako Agenda 21?
Rio de Janeiron, sortu zen kontzeptua, “ Lurreko-Goi Bileran”, adierazteko hezkuntzak berebiziko garrantzia duela garapen iraunkorra sustatzeko eta herritarren gaitasuna gehitzeko ingurumeneko eta garapeneko gaiei ekiteko. Alderdi honetan, ikastetxeek garrantzi handia dute, bertan sendotzen baitira ohitura eta jokabideak.
Eskolako Agenda 21 Arrasaten
Arrasateko Udalak 1999.urtean eman zuen lehen urratsa, Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren aldeko adierazpen instituzionalarekin. 2000.urtean sinatu zituen “Aalborgeko eskutitza”, “Iraunkortasuneranzko Hirien Gutuna” eta “Oinezkoen eskubideen Europako Gutuna”.
2003.urtean onartu zen Arrasateko Tokiko Iraunkortasuneko lehen Ekintza Plana eta urte berean sinatu zen hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin, Eskolako Agenda 21 (EA21) proiektua garatzen hasteko. Tokiko Iraunkortasuneko Ekintza Plan berria onartu zuen Udalbatzak 2009.urtean.
EA21 proiektuan parte hartzen dute Arrasateko ikastetxeek, horretarako, Udalako Ingurumen Eskolaren laguntza jasoz.
Urte bakoitzean ikastetxeek aukeratutako gaiaren inguruan herriko diagnostikoa egiten laguntzen diegu ikasleei; gaia ezagutzera ematen dugu eta ondorioak lantzen ditugu.
Horretarako ikastetxeetara hurbiltzen gara eta kalera irteten gara herriko egoera zein den aztertzeko. Ikasleak Udalako Ingurumen Eskolara ere etortzen dira gaia sakonean lantzeko.
Gero, ondorioak, proposamenak eta konpromisoak eztabaidatu egiten ditugu ikastetxeen arteko foroetan, denon artean dokumentu bakar bat adosteko. Azkenik, dokumentu hori Udal Gobernuari helarazten diogu ezohiko pleno batean.
Arrasaten 2003-2004 ikasturtean hasi ginen EA21 proiektuarekin. Lehenengo ikasturte horretan Zaborra gaia landu genuen eta Mesedeetako Andra Maria Ikastetxeak eta Arizmendi Ikastolak hartu zuten parte (San Viator Handi, San Viator Txiki, Ferixalekua, Sta Teresa, Gazteluondo eta Almen).
2004-2005 ikasturtean aurreko ikastetxeez gain, Arrasateko institutuak ere parte hartu zuen eta 2007-2008 ikasturtean Arrasateko Herri Eskola gehitu zen. Esan bezala, gaur egun, Arrasateko ikasle guztiek parte hartzen dute proiektu honetan, lehen hezkuntzan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan.
Hona hemen urte guzti hauetan landu ditugun gaiak eta parte hartu duten ikasle kopuruak:
Ikasturtea |
Landutako gaia |
Ikasle kopurua |
Plenoko dokumentua |
Boletina |
2003/2004 |
Zaborra |
1968 |
||
2004/2005 |
Ura |
1946 |
||
2005/2006 |
Energia |
1508 |
||
2006/2007 |
Zaborra, ura eta energia |
1470 |
||
2007/2008 |
Kontsumoa |
1.850 |
07-08 ikasturtea | |
2008/2009 |
Publizitatea |
1.895 |
||
2009/2010 |
Ekitatea |
2.040 |
|
|
2010/2011 |
Zarata eta uhin elektromagnetikoak |
1.631 |
10-11 ikasturtea |
|
2011/2012 |
Elikadura jasangarria |
1.917 |
|
|
2012/2013 |
Bioaniztasuna |
2.044 |
|
|
2013/2014 |
Bioaniztasuna |
2.303 |
|
|
|
|