OKENDOKO URTEURRENERAKO PRESTAKETAK
06/03/2026
Aste honetan okendoko urteurrena prestatzen ibili gara!
Kaixo kaixo Okendotik!
Aste honetan, Okendokoko urteurrena ospatu dugu. Hori dela eta, astearte eta asteazkenean prestaketetan murgilduta ibili gara. Hasteko, martxoaren 3an, ludoteka apaintzeko apaingarriak sortu genituen. Benetan dotoreak atera zirela!

Bestalde, martxoaren 4an, sukaldaritza tailerra izan genuen ludotekan. Okendoko urteurrenean jateko txokolatezko browniak prestatu genituen. Haurrek izugarri gozatu zuten arratsaldea eta brownie goxo goxoak sukaldatu genituen!

Animatu eta gerturatu Arrasateko ludoteketara!