EKINTZA BEREZIAK LUDOTEKAN
27/03/2025 
                Udaberriko ekintza bereziak eta azken Familia Jolasean
            Kaixo kaixo!
Astelehenean Ludotekako ekintza berezietako izen ematea ireki zen. Izen ematea apirilaren 4arte zabalik egongo da.
Ekintza desberdinak burutuko ditugu apirilak 23, 24 eta 25ean: Natura jolasean, gatz museora irteera eta mendi irteera, hain zuzen ere.
Pd: Diru laguntzak dituztenentzat gatz museora irteera euro bat da.
Primeran pasatuko dugu. Animatu zaitezte!

Bestalde, gogorarazten dizuegu igande honetan azken Familia Jolasean burutuko dela Okendoko ludotekan. Ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izango duzue: sukaldaritza, musika, aurpegi margoketa...

Animatu ludotekako ekintzetara!