Helduak
Helduak
Ikastaroak: 2025-2026 ikasturtea
Mailak
- Euskara ikasteko, hobetzeko eta erabiltzeko maila guztietako ikastaroak ditugu, A1etik C2 mailaraino.
- Hemen duzu helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculumak mailei buruz dioena: Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma
- Euskara titulu homologatuak euskaltegian bertan (A1 eta A2 mailetan) lor ditzakezu.
- Baditugu hobekuntza eta mintzamen taldeak, titulurik nahi ez baduzu, zure euskara maila hobetzeko. Kolektibo zehatzen beharrei erantzuteko ikastaroak ere baditugu.
- Izena emateko epea: irailaren 1etik 19ra
Modalitateak
- Aurrez aurre: irakasle eta ikaskideekin batera, ordu berean eta aurrez aurre. Astean 2, 3 edo 4 egun.
- Autoikaskuntza:
- Bakarkako lana: gutxienez 5 ordu astean, nor bere kasa, ordenagailuak gidatuta.
- Mintza saioa: ordubete astean, talde txikitan, mintzamena lantzeko.
- 30 minutuko tutoretza irakaslearekin, hamabostean behin, zalantzak eta gabeziak argitzeko.
Ordutegia eta egutegia
- Ia maila guztietan goizeko eta arratsaldeko ordutegiak daude, txandaka ibiltzeko aukerarekin.
Autoebaluazio testak
- Zure maila ezagutu nahi? Esteka honetan hainbat azterketa eskuragarri: ezagutu zure maila
Kanpo ekintzak
- Hilean behin Zaharberrik antolatutako ekintzak AEK, Udal Euskaltegia eta Berbalagunen parte hartzearekin: sagardotegira irteera, torrada lehiaketa…
- Euskaltegian egin ohi ditugunak:
- Euskararen egunean: mintzodromoa
- Gabonetan: Gabonetako lehiaketa eta otarre zozketa