Izen ematea eta prezioak

Izen ematea eta prezioak

 

Prezioak

 

  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen duten herritarrak matrikula ordaintzetik salbuetsita daude.
  • Langabetu, ikasle eta jubilatuek % 50eko hobaria izango dute euskaltegiko tasetan: ohiko ikasleak, autoikaskuntza programa eta modalitate mistoa. 50 ordutik beherako ikastaroetan ez da hobaririk aplikatuko.
  • Ekainean edo uztailean aurrematrikula eginez gero, % 10eko deskontua aplikatuko da.
  • Izena ematen duten pertsona guztien artean bi matrikula zozketatuko dira.

Ikasteko modua

Ikasturtean

Matrikula

Ikasle, langabetu eta pentsiodunak

Aurrez aurre

2,5 orduko 3 saio 

   B1.2, B2, C1

243 ordu

323,19 €

161,59 €

2 orduko 3 saio (mintzamena lantzeko ikastaroak…)

194 ordu

258,02 €

129,01 €

2 orduko 2 saio (guraso taldeak)

132 ordu

175,56 €

87,78 €

C2

198 ordu

328,68 €

164,34 €

Autoikaskuntza

Lan pertsonala eta astean behin tutoretza-mintzamen saioa euskaltegian

     

 C1 (16-18 urte)

190 ordu

428,64 €

 

 

114,00 €

214,32 €

 

 

114,00 €

Euskara bonua

A1, A2, B1.1

 

120 €

 

 

Helduen izen ematea online

 

 

Ume eta nerabeen izen ematea

 

Eskolako tutoreek baloratuko dute umeak edo nerabeak errefortzuak behar dituen. Behar baditu, izen emate orria emango diote familiari. Izen emate orria gurasoek entregatuko dute zuzenean udal euskaltegian. Ez dago aukerarik izen ematea online egiteko.

Lehentasuna emango zaie Euskal Herritik kanpo jaiotakoei. Bertakoek ere izena eman dezakete, betiere ikastetxeko tutoreak ohar baten bidez zehazten baditu zein diren umearen/nerabearen gabezia komunikatiboak.

 

Arrasateko Udalaren beka sistema

 

  • Gutxienez % 85eko asistentzia izanez gero, herrian erroldatutako ikasleari matrikularen % 25 bueltatuko zaio.
  • Ikaslearen egoera ekonomiko eta familiarren arabera, ikasleari matrikularen % 75 eta % 100 artean ere itzultzeko aukera izango da.
  • Ikasleak ikastaroa amaitu eta hilabeteko epea izango du BAZen eskaera egiteko. Informazio osoa
  • Beka eskatzeko inprimakia (eus)
  • Beka eskatzeko inprimakia (gaz)

 

HABEren dirulaguntza

  • Maila gaindituz gero (A1, A2 euskaltegian; B1, B2, C1 eta C2 kanpo ebaluazioaren bidez), HABEren dirulaguntza eskatzeko aukera izango da. Informazio gehiago hemen.
  • Ume eta nerabeek ez dute HABEren dirulaguntzarik jasotzen.