Ikastaroak: 2025-2026 ikasturtea
Mailak
 
- Euskara ikasteko, hobetzeko eta erabiltzeko maila guztietako ikastaroak ditugu, A1etik C2 mailaraino.
 
- Hemen duzu helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculumak mailei buruz dioena: Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma
 
- Euskara titulu homologatuak euskaltegian bertan (A1 eta A2 mailetan) lor ditzakezu.
 
- Baditugu hobekuntza eta mintzamen taldeak, titulurik nahi ez baduzu, zure euskara maila hobetzeko. Kolektibo zehatzen beharrei erantzuteko ikastaroak ere baditugu.
 
- Izena emateko epea: irailaren 1etik 19ra
 
 


 
 
Modalitateak
 
- Aurrez aurre: irakasle eta ikaskideekin batera, ordu berean eta aurrez aurre. Astean 2, 3 edo 4 egun.
 
- Autoikaskuntza:
- Bakarkako lana: gutxienez 5 ordu astean, nor bere kasa, ordenagailuak gidatuta.
 
- Mintza saioa: ordubete astean, talde txikitan, mintzamena lantzeko.
 
- 30 minutuko tutoretza irakaslearekin, hamabostean behin, zalantzak eta gabeziak argitzeko.
 
 
 
Ordutegia eta egutegia
 
- Ia maila guztietan goizeko eta arratsaldeko ordutegiak daude, txandaka ibiltzeko aukerarekin.
 


 
Autoebaluazio testak
 
 
Kanpo ekintzak

 
- Hilean behin Zaharberrik antolatutako ekintzak AEK, Udal Euskaltegia eta Berbalagunen parte hartzearekin: sagardotegira irteera, torrada lehiaketa…
 
 




 
 
- Euskaltegian egin ohi ditugunak: 
 
 
- Euskararen egunean: mintzodromoa
 
 


 
 
- Gabonetan: Gabonetako lehiaketa eta otarre zozketa
 
 



