Ume eta nerabeak

Ume eta nerabeak

 

Ume eta nerabe zenbaitek zailtasunak izaten dituzte giro euskaldunean murgiltzeko eta gizartearen hainbat arlotan aurrera egiteko; besteak beste, hezkuntzan; zer esanik ez gurera etorri berriak badira. Horren aurrean, Arrasateko Udalak euskara errefortzuen eskolak antolatzen ditu ume eta nerabe etorkinentzat (Lehen Hezkuntzako (LH) 1. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. maila arte).

Eskolak udal euskaltegian ematen ditugu astean bi egunetan, eta badute urtez urte finkatutako prozedura.

Hona hemen eskolen ordutegia:

  • LHko eskolak: 16:30-17:55
  • DBHko eskolak: 18:00-19:30

 

Errefortzuen helburua ez da eskolako lanetan laguntzea, ezta euskalduntze prozesu osoa eskaintzea ere; helburua da oinarrizko komunikazio gaitasuna eskuratzeko baliabideak ematea. Horretarako, ikasleari oinarrizko hiztegia, oinarrizko gramatika (aditzak, deklinabidea, sintaxia...) eta ekintza komunikatiboetara moldatzen irakastea daukagu xede.

Metodologia ludikoa erabiltzen dugu, umeei eta nerabeei egokitutako materialaren bidez, gutxieneko maila hori lortu arte.