'Aldibereko' / Ingeborg Bachmann (Literatura solasaldia)

Cuándo 25/02/2021
de 18:30 a 20:30
Dónde Kulturate
Agregar evento al calendario vCal
iCal
Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga

Paper-ertz batean egindako bozeto moduko batzuk dira ipuinok Bachmannentzat, eta, emakume batzuen erretratua egiteaz gainera, garai jakin bateko ohiturak ere erakutsi nahi izan zituen.

Ipuin independenteak dira denak, baina egitura zikliko bat osatzen dute denen artean. Lehenengo ipuina (Aldibereko) eta azkena (Aintzirarako hiru bide) liburuaren bizkar-hezurra dira: ipuin horietako bi emakume protagonistak profesional arrakastatsuak dira –aldibereko interpretea bata, kazetari eta argazkilaria bestea–, eta kontraste nabarmena egiten dute beste hiru istorioetako emakumeekin, zeinak nartzisismo hutsalean, beldurrean eta errealitatea ukatzeko ahaleginean katramilatuta baitaude.

« Febrero 2021 »
Febrero
LuMaMiJuViDo
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728