En femme

En femme

Cuándo 2019-10-08T18:30:00+02:00 2019-10-08T18:30:00+02:00 - 2019-10-08T20:30:00+02:00 2019-10-08T20:30:00+02:00
Dónde Kulturateko areto nagusia

Informazio gehiago


En Femme filmak, orain arte, zine dokumentalaren munduan inoiz landu ez den gai bati heltzen dio: Cross-Dressing edo trabesti praktikari.

En Femme dokumentalaren bidez, zuzendariaren asmoa izan da garatzea aitortza eremu bat, cross-dressing praktikatzen duten pertsonena eta trans komunitatearena, laguntza sare bat indartze aldera LGBTIetc komunitatearen, gizarte agenteen eta erakundeen eta gainerako herritarren artean. Horrela, sentsibilizatu nahi da genero indarkeriei buruz, homobiari eta transfobiari buruz, pertsona gutzien eskubideak guztiz aitortu daitezen laguntzeko eta estigmaz eta indarkeriaz libre dagoen bizitza baten alde egiteko. Batez ere, helburua  izan da herritarrei ohartaraztea zelako ondorioak sortzen diren identitate zorrotzak ezarriz gero pertsonen garapen integralean.

Alba Barbé I Serra bertan izango dugunez, guztiaren inguruan solasaldia egiteko aukera izango dugu eta herritarrak animatu nahi ditugu  hurbildu daitezen Kulturaten izango dugun emanaldiari.