Microfísica sexista del poder

Cuándo 12/11/2019
de 18:30 a 19:30
Dónde Kulturateko areto nagusia
Asistentes Nerea Barjola
Agregar evento al calendario vCal
iCal
Presentación del libro "Microfísica sexista del poder ", Kulturate, 18:30

Egilea: Nerea Barjola

Hitzaldia eta solasaldia.

Azaroaren 12an, martitzena

18:30ean,  Kulturaten, Areto Nagusian

Gaztelaniaz

 

Sexu indarkeria kasuei hedabideetan emandako trataerari kritika egiten die Barjolak,  Kulturaten aurkeztuko duen “ Microfisica sexista del poder “liburuan. Alcasserko nesken hilketei komunikabideek emandako tratamendua baliatu du idazleak izu sexualari buruzko kontakizunak nola zabaltzen diren aztertzeko.

Nerea Barjola politologo feministak iaz kaleratutako Microfisica sexista del poder. El caso Alcasser y la construccion del terror sexual (Boterearen mikrofisika sexista. Alcasser auzia eta izu sexualaren eraikuntza) liburua aurkeztuko du Kulturateko areto nagusian, azaroaren 12an, 18:30ean hasita.

Barjolak egindako ikerketan ondorioztatu du komunikabideek ez zutela Alcasserkoa krimen matxistatzat hartu, eta, kontrara, sexu indarkeriari lotutako izu mezuak hedatzeko baliatu zutela. Diziplina mezu bat igorri zieten garaiko emakumeei, eta urteetan zehar izan du arrastoa andreon jokabideetan.

Hitzaldi honetan arrisku sexualaren inguruko errepresentazioak indarkeria matxista komunikatzeko, sorrarazteko eta errepikatzeko oso modu zehatza direla ikusiko dugu eta horren inguruko hausnarketa egingo dugu.

« Noviembre 2019 »
Noviembre
LuMaMiJuViDo
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930