City Jump eta City librea ezagutzen!

04/12/2019
Card image cap
Gaztetxokotako nerabeak antolatuta Gasteizko City Jump jolas parkea eta Errekaleor Auzo librea ezagutzera joan gara

KartelaIepaleee gaztiak!!

Zelan doie negu hotz eta heze hau? Gu gaztetxokotan epel epel (lodi, lodi punta motz) gabiz, eta mundua aldatzeko gogo handiz jarraitzen dogu!

Oingo honetan Gazte batzuk proposatu eta antolatu zuten irteera bat kontatzera gatoz blogera! 

Musakolako Gazte batzuek Gasteizko City Jump parkea eta Errekaleor Auzo librea ezagutzeko nahia erakutsi zuten eta horretarako hezitzaile koordinazio bilera batetara etorri eta euren proiektua azaldu zuten. Baiezkoa jaso ostean kartela, guraso baimenak eta autobusa antolatzeko lanari ekin zioten. Horrela, azaroaren 9an 17 nerabe eta 2 artaburu (Oihane eta Gurutz) Euskal Herriko hiribururantz joan giñen Bustinduiko autobusean. 

Goizean City Jump-en izerdiak bota ostean, bertan bazkaldu eta Errekaleorrera abiatu giñen. Auzokide batek egin zigun harrera eta ondoren auzoa ezagutzeari ekin genion: okindegia, asanblada gunea, frontoia, zinema aretoa, muralak... Hotza egiten zuen arren bihotzak bero bero genituela bueltatu giñen Busitindui Autobusean.

Beste horrelako txango bat egitea proposatu nahi izanez gero, badakizue nun gauden!! Animatu!

Patxo erraldoi bat!