ERDIGUNEAN EKINTZA EZBERDIN UGARI!

25/02/2019
Card image cap

Kaixoooo kaixoooo!!!

 

Azken aste hauetan erdigunean ekintza ezberdin ugari egiten gabiltza! Eguraldi eguzkitsua dela eta, Monterron parkera irteera ugari egin ditugu eta bertan Slikelinean, karta jokoetan ... ibili gara. Gainera, azken aste hauetan musikak ere presentzia handia hartu du gure arratsaldetako dinamikan, gazte askok gitarra jotzeko duten abilezia erakutsi baitugute. Bestetik, Ludotekako haurrak ere gerturatu dira eta dantzatzen oso trebeak direla ere erakutsi digute. 

Baina, horretaz guztiaz gain, pasa berri den larunbatean ski irteera egin dugu Eskoriatzako eta Aretxabaletako gazte txokoetakoekin batera Ezcaray ski estaziora. Eguraldi bikaina izan dugu eta gazteak oso gustura ibili dira.

Hona hemen argazki batzuk: 

 Erdigune musikaMonterron 2Monterron 1Monterron 3Monterron 4Ludo 1Ski 1Ski talde osoa