ERDIGUNEKO SUKALDARIAK!

21/01/2019
Card image cap

Kaixooo kaixoooo!!!

 

Pasa berri den asteburuan betiko mahai jolasez gain, gazteek beraien sukaldaritzako abileziak erakusteko tartea izan dute. SUKALDARITZA HONDORATUA izeneko jokoa probatzeko aukera izan dugu, osagai ezberdinak lortuz eta ondoren horiekin hogei minututan hiru pintxo prestatzeko aukera izanik. Adin desberdinetako taldeek hartu dute parte eta benetan pintxo ederrak sortu dituzte!!!

Hemen argazki batzuk: