ERGUINEN EZ GAUDE GELDI!

17/01/2019
Card image cap

AUPAAA GAZTIAK!!!!

Ikasturtia aspaldi hasi gendun arren Erguinek Gazte Txokoan jo ta su jarraitzen dou ekintza desberdinak eitxen. Azken aldixan, parkourrak kriston indarra hartu dau eta gure gaztiak topera dabitz parkourran bueltan. 

Gabonak be oso kargauta etorri die, ekintza berezixak izen baitie egun honeitako izarrak, Salting Iruña besteak beste. Gaztiekin batera erabiki gendun bertara juatia egun pasaeta egixa esan oso aberazgarrixa izan zan danontzako, gazte zein hezitzaile. 

Gabonetatik bueltan aldiz, Olentzerok opari desberdinak itxi dozku Gazte Txokuan, "Polillas mentirosas" mahai jolasa eta ohe elastiko txiki bat besteak beste.

Ikusten dozuenez , ez dou aspertzeko denboraik euki, beraz, aspertuta bazaze animau eta etorri gugana, EDERTO PASAUKO TAA!!!!!!!