ABENDUKO EKINTZAK LUDOTEKAN

11/12/2025
Card image cap
Azaroan haurren parte-hartzearen bitartez erabakitako ekintzak burutu ditugu.

Kaixo kaixo Okendotik!!!

Hilabete hau ekintza desberdinez betetako hila izan da. Abenduaren 2an, lehengoko aldiz SLIME-a egin genuen. Ludotekara etorri ziren haur guztiek hartu zuten parte, eta oso dibertigarria izan zen. Haurrek, asko gozatu zuten. Gainera, SLIME-ak oso ondo atera ziren. Etxean jolasteko norberak egindako jostailua eraman dute!

 

IMG_20251202_180511.jpgIMG_20251202_180404.jpgIMG_20251202_180344.jpg

Hurrengo egunean, abenduaren 3an, euskararen eguna ospatu genuen. Arratsaldearen hasieran, euskararen egunari loturiko txapak egin genituen. Ondoren, herriko plazara joan giñen guztiok, txokolate beroa hartzera.

Abenduaren 9an, “pijamada” eta film emanaldia egon zen ludotekan. Haurrak pijama jantzita egon ziren ludotekan, etxean egongo balira bezala, eta “Nur eta herensugea” pelikula ikusten egon ginen; sagarra, platanoa eta palomitak jaten genituen bitartean. “Zinema gela” beteta egon zen! Haurrei pelikula gustatu zitzaien seinale!.

IMG_4608 (1).jpg

Zuk ere ludotekak ezagutu nahi badituzu, gerturatu Santamaina, Usaetxe eta Okendora