Aurten ere gaba baltza ospatu dugu

09/11/2023
Urtero bezela, urriak 31 iristearekin batera, arimen biltzarra ospatu dugu.
Aurten ere gaba baltza ospatu dugu

Kaixo kaixo Santamainatik!

Arrasateko ludoteketan arimen biltzarra hurbiltzen ari zela ikusita, urrian zehar ekintza ezberdinak burutu ditugu gaba baltzarekin bat egiteko.

Horretarako, ludoteka kukumarru eta apaingarri ezberdinez atontzeaz gain, ipuin txokoa ere gain honen inguruko ipuin ezberdinez girotu dugu. 

144e3344-ead4-4936-9a6f-00c7d5cae717.jpg

 

1373cf18-0a7f-401d-895a-1273eb4664ee.jpg

Honetaz gain, haurrek hain gustoko duten sukaldaritza tailerrak ere aurrera eraman ditugu ludoteka ezberdinetan. Errezetan hauen oinarrizko osagaia udazkenean heltzen den kalabaza izan delarik. Santamaina ludotekaren kasuan, kalabaza eta txokolatezko madalena goxoak egin ditugu.

 

WhatsApp Image 2023-11-09 at 16.05.19.jpeg

Azkenik, urrian 31n elkarte zein herritar ezberdinek luzatutako gonbidapenarekin bat eginik, arimen biltzarra ospatzera joan ginen. Biterin elkartu eta Ilargitxorekin batera kalejiran monterronera abiatu ginen. Kale antzerkiaz gozatzeaz gain, Kuku eta Marruren bisita jaso eta gaztainak dastatu genituen. Pozgarria izan zen egun honetan herriaren parte-hartzea ikustea.

 

dffc8d22-eec1-4fe8-bfd1-dbb856a669f7.jpg