AZAROA PIL PILEAN

22/11/2018
Card image cap

Kaixo kaixo Santamainatik!!!!!!

ONGI ETORRI GURE TXOKO BERRIRA! ;) HEMENDIK AURRERA LUDOTEKAKO TXUTXUMUTXU BITXIKERIAK BERTATIK JARRAITZEKO AUKERA IZANGO DUZUE!

Aurreko ostiralean azaroko ekintza berezien bigarren saioa izan genuen Usaetxen. Txakurren laguntzaz emozioak nola kudeatu ikasteko aukera izan genuen Goizane eta bere txakur Jun-en eskutik. Esperientzia bikaina izan zen eta haurrak errepikatzeko gogoarekin geratu ziren, baita hezitzaileak ere. Beraz, zuen bisitaren zain geratzen gara!!!

  

Azaroko azken ekintzaz gozatu nahi baduzu, gogoratu bihar, azaroak 23, ostirala, gerria astintzeko aukera paregabea izango dugula DANTZA GANBIARREKIN. Lamin etorriko zaigu Santamainako ludotekara. Beraz, ez galdu aukera eta anima zaitezte! Ederto pasatuko dugu eta.

 

Hilabete hau pilpilean daukagunez, ezin utzi aipatu gabe aste honetan HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA ospatu dugula. Ludoteketan ere haur guztien eskubideen alde egiten dugu. Horretarako haurrekin batera mural ezberdinak egin genituen hiru ludoteketan. Egun polita izan zen.

  

 

Gure ludotekan fokua jarriz, ortuan jo ta su lanean aritu gara. Kalabaza haziak landatu ditugu aste honetan. Ea zer ateratzen den!!! :P

Bukatzeko gogoratu, datorren ostegunean, azaroak 29an USAETXEKO URTEURRENA ospatuko dugula. Animatu eta hurbildu zaiteztezte!!!!!!