Ekintza ezberdinak Usaetxen

20/02/2020
Card image cap
Errutinatik atera eta egunerokotasunean egiten ez ditugun dinamiketan murgilduta ibili gara asteotan.
Kaixo kaixo Usaetxetik!
Azkenaldian eguneroko jolas eta dinamikez aparte, ekintza bereziak izan ditugu gure ludotekan.
Olentzerok ekarritako Makedo jolasa estrenatzeko eta irudimenari lekua emateko asmoz, kartoiak ekarri eta eraikuntza ezberdinak egiten pasatu ditugu arratsalde ugari.
IMG_20200211_180000.jpg
IMG_20200211_175200.jpg
Honetaz gain, ostiralean okendoko urteurrena ospatu genuen eta bertara eramateko napolitana goxo goxoak egin genituen ludotekako txikienekin. Bitartean nagusienek gazte txokora joateko aprobetxatu zuten arratsaldea eta bertan ere arratsalde paregabea igaro zuten.
IMG-5300.JPG
IMG-5298.JPG
Honetaz gain, ludotekako lehenengo eta seigarren maila bitarteko erabiltzaileentzat Parkour saioa antolatzen gabiltza, beraz, laister izango duzue honen berri!