Euskararen eguna ospatzen
04/12/2025
Kaixo, kaixo Santamainatik!!
Atzo abenduaren 3an, urtero bezala euskararen nazioarteko eguna ospatu genuen.
Hiru ludotekak hainbat ekintza egin genituen. Esaterako, Usaetxe eta Okendoko ludoteketatik plazan Geikek antolatutako ekimenera joan ziren. Santamainan, aldiz, euskararen eguneko pegatinak eta mural erraldoi bat egin genuen, gure hitz kuttunenak bertan idatziz.

Asko gustatu zitzaizkien egindako ekintzak eta izugarri gozatu zuten egunaz. Edozein aitzaki aproposa da euskarari bultzada bat emateko!!!