Gogotsu hasi dugu urte berria!!

17/01/2020
Card image cap
Urte berriarekin batera indarrak batu ditugu ludotekan jolastu eta euskaraz gozatzeko!!

Kaixo kaixo Usaetxetik,

Urte berria hasi da eta Usaetxeko ludotekan martxan jarri gara. Gabonetatik bueltan ludotekan sorpresa ederra aurkitu genuen Olentzeroren opariak ikustean. Ilusio eta gogo handiz zabaldu genituen opariak, ludotekan jolas zein material berriak edukiz.

1.jpg

Horrez gain, aspaldiko partez kalera irten gara beste espazio batzuetan jolastu eta gozatzeko. Uribarriko parkera gerturatu eta gaztetxekoko erabiltzaileekin batera parkour egiteko aukera izan dugu.

12.jpg

Ludotekan ere beste ekintza batzuk egin ditugu,esaterako, haur baten eskutik judoko saio inprobisatua jaso genuen.

14.jpg

Esan bezala, Usaetxeko ludotekan martxa hartu dugu eta euskaraz gozatzen jarraitzen dugu arratsaldero bezala.