Hotza ez da aitzakia jolasten jarraitzeko

14/11/2019
Nahiz eta hotza eta eguraldi euritsua iritsi, jolasean murgilduta jarraitzen dugu Usaetxeko ludotekan.

Kaixo kaixo Usaetxetik!

Nahiz eta hotza iritsi zaigun, ludoteka barruko nahiz kanpoko espazioaz gozatzen jarraitzen dugu arratsaldero. Ekintza ezberdin ugari egiten gabiltza azkenaldian.

Esaterako, udazkenean erortzen diren ostoekin eskulantxoak egiten aritu gara ludoteka kanpoan pilatu diren hostoekin.

1.jpg

Barruan ere, berotan sartzeko gorputza mugitzen aritu gara aulki jolasarekin adibidez.

2.jpg

Honetaz gain, arrakasta haundia izan duen ekintza bat ere burutu dugu. Andoni, Usaetxeko hezitzaileak, jiujitsuko klase inprobisatu bat eman zien honen inguruan gehiago jakin nahi zuten haurrekin.

4.jpg

Betiko jolasek ere, lekua izaten jarraitzen dute gure ludotekan.

3.jpg

 Hilabete hontan, azaroaren 29an, Usaetxeko urteurrena ospatuko dugu, beraz aste hauetan zehar horren prestaketan murgilduta ibiliko gara, animatu zaitezte prestaketetan parte hartzera!