Kaixo kaixo Usaetxetik!

30/11/2018
Card image cap
Azaroko azken ekintza berezia eta Usaetxeko urteurrena ospatzen!

Aurreko astean, azaroko ekintza berezien azken saioa izan genuen Santamainako ludotekan. Usaetxetik bertara gerturatu ginen eta Lamin eta bere lagunaren eskutik Yembea ezagutzeko eta jotzen ikasteko aukera izan genuen. Arratsalde osoa gorputza astintzen aritu ginen. 

Horretaz gain, ostegunean gure ludotekako urteurrena izan dugu, aste honetan ludotekako haurrekin prestaketa lanak egin ditugu. Osteguna iritsi eta gure urteurrena ospatu genuen. Gainontzeko ludoteketako haurrak etorri eta ekintza ezberdinak izan genituen arratsaldean zehar. Hasteko, soka- tira eta ondoren karaokea ere izan genuen. Eguna ondo amaitzeko, Euskaraldiko flash mob-a dantzatu genuen haur, hezitzaile eta gurasoak ere.

 

usaetxe

usaetxe

GOGORATU ASTELEHENEAN HITZORDUA DUGULA ARRASATEKO HERRIKO PLAZAN ARRATSALDEKO 18.00 EUSKARADIKO FLASH MOB-A EGINGO DUGU GUZTIOK BATERA.

 

ANIMATU!