KOKOZKO PASTA GOXOAK DASTATZEN!

01/04/2019
Card image cap
Ate irekietan gurasoak ludotekan parte hartzen!

Kaixo kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!

 

Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera.

Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.

Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.

bilal

 

AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!