LUDOTEKAK ZABALIK!!

12/09/2019
Card image cap
Ludoteken irekierarekin batera, badatoz asteburu honetan Uribarri-Erguin auzoko jaiak!

Kaixo kaixo usaetxetik!!
Udako oporretan indarrak hartu eta gogotsu gatoz ikasturte berriari ekiteko!
Dagoeneko hiru ludotekak martxan gaude eta nahi izanez gero bertan aurkituko gaituzue astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik aurrera!

Ludoteken irekieraren berri emateko, auzo zein kaleetan zehar zabalkundea egingo dugu, haurrekin batera jolastu eta disfrutatzeko asmoz:

-Irailaren 20an, Santamaina-musakolako kaleetan zehar aurkituko gaituzue.

-Irailaren 24an, San Andres-Arimazuri-Munar... inguruan ibiliko gara.

-Irailaren 26an berriz, Herriko plaza-Zaldibar-Txaeta-Euskal Herria plaza... inguruan ibiliko gara.

Azkenik, bihar (irailak 13) Usaetxe plazan, hasiera emango diegu Uribarri-Erguin auzoko jaiei. Bertan, haur zein gaztetxoentzako ekintza ezberdinak egongo dira, beraz, ANIMATU ZAITEZTE!!