LUDOTEKEN 30. URTEURRENA!!!!

14/12/2018
Card image cap
Arrasateko ludotekek 30 urte betetzen dutela ospatzeko, zumez egindako jolas parke berri bat eraikiko dugu Biteri plazan.

Ekimen honen bueltan, aste honetan bi parte hartze saio egin dira Usaetxe eta Okendoko ludoteketan. Saio hauen helburua, haurren parte hartzea sustatu eta beraien iritziak kontuan hartzea izan da, jolas parke berri hau finko geratuko baita urte osoan zehar jolasten disfruta dezagun. Ideia desberdinak jaso ondoren, haurrekin batera jolas parkearen diseinua adostu dugu eta bihar berau burutzeko prest gaude!

Bihar goiza edukiko dugu gure ametseko parke berria egiteko aukera. Esan beharra dago, ekintza hau herri osora zabalduta dagoela, izan ere, denok edukiko dugu aurrerantzean bertan gozatzeko aukera. Hortaz, bihar goizeko 10:00etatik aurrera, Biteri plazan aurkitzen den berdegunera etortzera gonbidatzen zaituztegu, proiektu honetan zuen aletxoa jartzeko.

ANIMATU ETORKIZUNEKO ZUMEZKO JOLAS PARKEA ERAIKITZERA!!