Maritxurako prest!
02/10/2025
Kaixo Kaixo Santamañatik!
Urriaren 3an, ostiralean, Maritxu Kajoi eguna ospatzen da Arrasaten. Hori dela eta, egun hauetan maritxutarako prestakuntzak egin ditugu ludotekan: lorak, gorbatak, eskapularixuak... beste batzuen artean.
Bestalde, Maritxu Kajoi egunean ludoteketako hezitzaileak Jokin Zaitegi plazan egon gara haurrentzako askotariko tailerrak eskaintzen. Ekintzak 17:30tan hasi eta 19:30tan amaituko dira.
Ez galdu aukera, eta animatu parte hartzera!