SORMEN KOKTELA MONTERRONEN

21/03/2019
Card image cap
Martxoko ekintza berezien barruan, oraingoan sormen koktela izan dugu Monterronen.

Aurtengo berrikuntzen artean, hiruhilabete bakoitzean hiru ekintza berezi ezberdin egiten hasi gara ludoteketan.

Martxoko ekintza berezien barruan, duela hiru bat aste yoga saioa izan genuen ludotekako txikienei zuzenduta.

Oraingo honetan sormen koktela izan dugu ekintza berezi bezala. Horretarako, hiru ludoteketako haurrak elkartu ginen Monterron parkean. Bertako espazioa txoko ezberdinetan banatu genuen: Makedon eraikuntza ezberdinak egiteko aukera, graffitiak sortzeko gunea, muralgintza, zeramika, trigonosekin eraiktitzeko aukera eta aurpegi margoketa izan genituen besteak beste. 

Haurrak beraien interesen arabera, txoko ezberdinetan aritu ziren arratsalde guztian zehar eta material ezberdinarekin esperimentatzeko aukera paregabea izan zuten. Horren ondo pasatu genuen arratsaldea motz geratu zitzaigula!

Gogoratu, martxoko ekintza bereziekin bukatzeko, martxoaren 29an street boulderizango dugula musakola eta santamainako kaleetan zehar!