Udaberriko ekintza bereziak
08/05/2025
Primeran pasatu dugu udaberriko ekintza berezietan
Kaixo kaixo!
Apirilak 23, 24 eta 25ean ekintza bereziak egin genituen ludoteketan. Ludoteka guztiak elkarrekin hainbat ekintzez gozatzeko aukera izan genuen.
Lehenengo egunean, Monterron natur parkean askotariko jarduerak egin genituen, naturaz disfrutatu genuen bitartean!
Bigarren egunean, Leintz Gatzagako gatz museora joan ginen. Bertan, gatz nola egiten den ikasteaz gain, gatzarekin egindako oroigarri bat eraman genuen etxera.
Azkenengo egunean, bestalde, Ziorlako balkoira joan ginen. Asko gozatu genuen ibilbidean zehar eta baita tontorrean ere, lagun artean.
Primeran pasatu genuen!