Udalako Ingurumen Eskola

UIE_gif

Udalako Ingurumen Eskolak 1991.urtea geroztik dihardu lanean helburu bakar batekin: etorkizun justu, osasuntsu eta jasangarri bat eraikitzeko ahaleginetan bere alea ereiten. Horretarako ikasleei ingurumena ezagutzen laguntzen diegu, naturarekiko jarrera positiboak bultzatuz eta dauden arazoekin jabetuz konponbideak erakutsiz.

Helbidea: Udala auzoa z/g

Telefonoa: 943770488

Posta elektronikoa: 

Bulegoko ordutegia: 8:00-15:00

Nola iritsi: Gure eskola Udala auzoan dago, Udalaitz mendiaren magalean. Udala auzora igotzen den bidea hartu behar da, herrigunean dagoena, eta goraino heldu beharrean, lehenengo auzunean gaude, eliza dagoen tokian.

Bizkaia aldetik etorriz gero, Kanpanzar mendatea jaitsi behar da. Herrira heltzean,  bi errotonda hartu behar dira eskumarantz, aldapan gora igotzen hasi arte.

Araba edo Gipuzkoatik etorriz gero, herri guztia zeharkatu beharko duzue, Udala auzora igotzen den bidea hartzen hasi aurretik.

Eskolako Agenda 21 EgonaldiakHondakinak