“Kontsumo ohiturak aldatu eta mundua eraldatu” izan da hondakinen kanpainako lelo irabazlea.
2025/06/10
Debagoieneko Mankomunitateak eta Udalako Ingurumen Eskolak antolatzen duten hondakinen kontzientziaziorako kanpainaren baitan antolatu dira lehiaketa horiek.
Arizmendi Ikastolako Almen guneak irabazi du DBH 1.mailan antolatzen den lelo lehiaketa eta egun osoko irteera batez gozatzeko aukera izango dute datorren ikasturte hasieran. Aurkeztu duten lelo hau “kontsumo ohiturak aldatu eta mundua eraldatu” izan da guztietan aproposena eta, erabiliko da datorren urteko kanpainaren izenburu bezala.
Lehen hezkuntzan egiten den mural lehiaketan, berriz, Bergarako Aranzadi ikastolako lagunak izan dira lan txukunena aurkeztu dutenak, non maketa baten bitartez irudikatu duten nolakoa izango den beraien herria 50 urte barru hondakinei dagokionez.
Bigarren saria, berriz, Arrasate Herri Eskolako ikasle batek jaso du, mural eder eta originalean egunero egin ditzakegun keinu ekologikoak irudikatzeagatik.
Sari moduan motxila ekologiko bana jaso dute irabazleek, ingurugiroa ezagutu eta aztertzeko materialarekin hornituta. Gainera, gelakideek ingurumen arloko liburuak eta bokata biltzeko zorrotxoak jaso dituzte.