Albisteak

2026 Sanjuanetako kalez kaleko salmenta postuen behin-betiko zerrenda

Sanjuanetan kalez kaleko salmenta postuak jartzeko behin-betiko baimenduen zerrenda argitara eman du Udalak

Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea San Juan jaietan

Udaltzaingoak jakinarazi du, jaietan zehar edozein arazo izanez gero, 24 orduko zerbitzua izango duela udaltzaingoak, eta 943 25 20 10 telefono zenbakian harremanetan jartzeko aukera izango dela.

Arrasateko Udalak harrera ekitaldi berezia egingo die herriko 162 jaioberriei komunitatea indartzeko asmoz

Iazko sanjuanetatik hona jaiotako haurrei eta haien familiei ongietorria emango die Udalak ekitaldi xume baten bidez. Ekimenak aniztasuna, bizikidetza eta herri aktibo baten balioak sustatzea du helburu, haurren lehen parte-hartze aktiboa bultzatuz. 2026ko ekainera arte jaiotakoek gonbidapena jaso dute etxean, baina, 2026ko ekainaren 1etik gaur arte jaio direnek ere aukera izango dute Udalera gerturatu eta zapia jasotzeko, nahiz eta erregistroan jasota ez egon.

Landa auzoetako bizilagunentzat taxi zerbitzua eta Lurraldebus zerbitzu berezia San Juan jaietarako

Ekainaren 23tik 24rako gauean egongo da martxan Taxi zerbitzua, 22:00etatik 08:00etara. Landa auzoekin konexioak egiteko bidaiak hartuko ditu soilik zerbitzuak, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da, eta euro bat ordaindu beharko da. Lurraldebus zerbitzuak ere ekainaren 23, 25 eta 26 gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du, larunbatetan egon ohi den bezala.

Geurea Rugby Taldeko neskak eta Mikel Velasco, herritarren faboritoak AKSn!

Gaur, eguena, banatu dituzte AKS’26 sariak, eta Mikel Velasco ardi moztailea eta Geurea Rugby Taldeko neskak izan dira herritarren partetik boto gehien jaso dituztenak. Horiekin batera, Udalak Espainiako pista estaliko txapelketa irabazi duen Eneko Carrascali eman dio denboraldiko kirolari onenaren saria, eta errekonozimenduaren saria, berriz, Mondraitz Kirol Klubeko lagunek jaso dute, hamarkada bat bete dutelako Arrasate-Udalatx lasterketa antolatzen.

Ur-puzgarriak eta beroaren aurkako aholkuak San Juan jaietarako

Jaietan haurrentzako jarriko diren bi puzgarriak ur-puzkarriak izatea erabaki du Udalak, beroaldiari aurre egiteko. Ekainaren 23an eta ekainaren 24an Zaldibarren. Hainbat aholku helarazi ditu Udalak San Juan jaien egunetarako aurreikusi diren tenperatura altuen aurrean. Helburua da beroak pertsonen osasunean dituen ondorioak prebenitzea, eta horrela osasun-larrialdi bihur daitezkeen egoerak saihestea.

Arrasateko Udalak ‘Injineru Tekniko Elektriko’ plaza beteko du behin betiko izaeraz

Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen ‘Injineru Tekniko Elektriko' plaza oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

Hondakinen Kanpainako lehiaketek badituzte aurtengo irabazleak

Debagoieneko Mankomunitateak eta Udalako Ingurumen Eskolak urtero antolatzen dituzte lehiaketa hauek.

“Kontaiguzu: ipuin anitzen txokoa”, Arrasateko ipuin kontaketa saioek izen eta irudi berria estreinatu dute

Lehiaketa abenduan izan ohi da, eta irudi berria lehiaketa deialdi berriarekin batera aurkeztuko dute antolatzaileek abenduan. Irudi horiek aukeratzeko, Arrasate Institutuko Batxilergo Artistikoko ikasleekin lehiaketa bat antolatu da. Epaimahaiak bi kategoria bozkatu ditu, eta bietan Ane Fernandez izan da irabazlea.

Bihar, ekainak 18, “ikusgarriak gara, eta orain zer?” solasaldia egingo dute Emakume Txokoan, Arrasateko LGTBIQ+ egitarauaren barruan

Saioa 18:30ean hasiko da eta herriko hiru kideren bizi-esperientziak eta lekukotzak hurbiletik ezagutzeko aukera egongo da: Ane, Oihan eta La Furia. Ondoren DJa eta luntxa egongo dira bertaratzen diren guztientzat.

Debagoieneko Mankomunitateak aro berri bati ekin dio gobernantza eredu eta irudi korporatibo berrituarekin

Eskualdeko gobernantza eredua eraldatzeko apustua egin dute, lankidetza publiko-komunitarioa eta gertutasuna ardatz hartuta. Irailetik aurrera eredu berria martxan jarriko da. Aro berri honi ekiteko irudi korporatibo berria aurkeztu du Mankominitateak, “Herriz herri. Aurrez aurre” lelopean, eta eskualdearen nortasuna biltzen duten elementu grafikoak jasoz.

Udan Udala auzora igotzeko autobus zerbitzu publikoa jarriko du hirugarren urtez jarraian Arrasateko Udalak

Zerbitzua indarrean egongo da uda denboraldian, ekainaren 19tik irailaren 13ra arte, asteburu guztietan: egubakoitzetan, larunbatetan eta igandeetan. 10:00etan aterako da lehen autobusa erdigunetik eta 21:30etan aterako da azkena Udala auzotik. Orduro egongo da autobus zerbitzua, bazkal orduetan errefortzu bereziarekin, ordu erdiro. Kotxe pilaketen ondorioz errepide ertzean sortzen diren segurtasun arazoak ekidin eta bizilagunen eguneroko lan jarduna erraztea nahi du Udalak.

Arrasateko Udalak La Merced ikastetxe zaharra erosteko erabaki estrategikoa gauzatu du, herriari eta ongizateari ate berri bat zabalduz

Eraikina herritarren ongizaterako berreskuratzea izango da helburua, bertan gazteentzako alokairuzko etxebizitzak eta nagusien zaintza eredua garatzea ardatz hartuta. Horretarako, Udala, lanean ari da Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, proiektua gauzatu dadin. Erosketa egiteko erabaki ofiziala atzo hartu zen, eta erabakia 2027 hasieran gauzatuko da.

San Andreseko mural bertikala amaitu dute: 60ko hamarkadako emakume migratzaileei omenaldia

Ezberdinen arteko elkarlanari esker gauzatu da proiektua: San Andreseko jai batzordea, Arrasateko Udala eta Mutiko Kristal artista.

Udal Euskaltegian zabalik dute 2026/2027 ikasturterako aurrematrikula epea

Euskara ikasteko edo hobetzeko asmoa duten herritarrek zabalik dute aurrematrikula egiteko epea Udal Euskaltegian.

Arrasateko Udalak armairu adimenduen zerbitzu berria jarri du martxan herriko merkataritza txikia eta azokako ekoizleak bultzatzeko

Udalak zerbitzu berritzaile hau aurkeztu du, herriko merkatari txikiei eta azokako ekoizleei zuzendua, bezeroei erosketak jasotzeko erraztasunak eman eta tokiko merkataritza sustatzeko asmoz.

Badatoz AKS’26 Sariak, Arrasateko kirolariak aitortzeko hitzordua

Herritarrek parte-hartze zuzena izango dute sarien aukeraketan, euren esku egongo baitira Herritarren saria eta Talde onenaren saria. Gaur hasi eta ekainaren 15a bitartean edukiko dute arrasatearrek botua emateko aukera, Udaleko webgunean.

Arrasateko Udalak hiru udal-zerbitzuren txartelak bateratu ditu digitalki NIK aplikazioaren bitartez: Txikitxokoa, Ikasketa gela eta Ortuak

Integrazio eta digitalizazio jauzi horri esker, telefono mugikorraren bidez eskuratu ahal izango dira zerbitzu horietarako sarbidea. Horretarako NIK Patrika Digitala aplikazioa erabili beharko da eta Arrasateko Herri Txartela gehitu. Digitalizatutako hiru txartel berri horiez gain, kiroldegiko txartel digitala ere eskuragarri dago duela urtebetetik, baita liburutegikoa ere.

Arrasateko Udalak zerbitzu publikoen kalitatea eta iraunkortasuna bermatzeko tasen doikuntza arduratsua onartu du 2026/2027 ikasturterako

Aldaketa honek %2ko igoera aurreikusten du, aurten espero den KPIaren (Kontsumo Prezioen Indizea) araberakoa, eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoen etorkizuna ziurtatzea du helburu. Proposamenaren alde bozkatu zuten atzoko Osoko Bilkuran EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Arrasatek; EAJk kontra bozkatu zuen. Aurrez aurreko ikastaroen igoera 3 zentimo eta 84 zentimo artekoak izango dira.

Arrasateko ikasleek Agenda Eskola 2030 programaren baitan egindako lana aurkeztu dute udal osoko bilkuran

Aurten, Garapen Jasangarrirako 15. Helburuari eman diote jarraipena: lurreko ekosistemetako bizitzari.

Arrasateko Elikadura Mahaia publikoki aurkeztu dute “Karanketan” izenpean, tokiko elikadura-sistema indartzeko asmoz

“Karanketan” egitea aletzea da: mahaiaren inguruan egiten den lan kolektiboa eta tradizionala. Krisi ekosozialaren aurrean elikagaien ekoizpena eta kontsumoa berlokalizatzeko beharretik sortu da.

San Juan jaietako ekitaldietan izena emateko eta zozketetan parte hartzeko epea gaur eguerdian irekiko da

Arrasateko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die gaur, ekainak 5, eguerdiko 12:00etan aktibatuko dela jaietako hainbat jardueratan parte hartzeko izena emateko aukera. Aurten ere, jaietako egitarauko ekitaldi esanguratsuetan parte hartzea bermatzeko hainbat prozedura jarri dira martxan.

Zabalik dira Arrasateko ur parkeak

Astelehenean ireki ziren instalazioak, osasun eta kalitate kontrol guztiak bermatu ondoren. Udalak erabilera arduratsua eskatzen die herritarrei, ur-kontsumo handia eta garbitasuna mantentzearen garrantzia gogoraraziz.

Arrasateko Udal Bibliotekak 60 urteko ibilbidea ospatuko du ekainaren 12an jai berezi batekin

"60 urte, pasio bera" lelopean, sei hamarkada hauetako eraldaketa eta herritarren fideltasuna ospatuko dira Kulturaten egingo den ekitaldi xume batean.

Arrasateko Elikadura Mahaiak jendaurreko aurkezpena egingo du ostiral honetan, tokiko elikadura sistema indartzeko asmoz

Ekitaldia ekainaren 5ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Kulturaten. “Karanketan: Tokiko ekoizpenetik kontsumora” lelopean, proiektuaren misioa eta etorkizuneko erronkak azalduko dira.

Arrasate San Juan jaietarako prestatzen hasi da: 90 jarduera baino gehiagok osatzen dute 2026ko egitaraua

Ekainaren 12tik hasi eta hilaren 27ra bitarteko egitaraua izango da. Publiko guztientzako eskaintza zabala aurreikusi dute, 90 jarduera baino gehigoko egitarauarekin. Ahalegin berezia egin da haur eta gazteentzako eskaintza zabaltzeko eta herritarren iradokizunak txertatzeko. Jaio berriek ongi etorri zapia izango dute lehendabizikoz. Gazte Olinpiadak ospatuko dituzte hirugarrenez herriko gazteek, 1000 parte hartzailerekin, pasa den urtean baino 150 gehiago.

Arrasateko Udalak BAZ bulegoa berritzeko lanei ekin die, zerbitzua modernizatu eta herritarren beharretara egokitzeko

20 urte betetzen ditu aurten Biztanleen Arreta Zerbitzuak, eta epealdi honetan jarduera bikoiztu du. Eraberritze lanek irisgarritasuna, konfidentzialtasuna, erosotasuna eta modernizazio teknologikoa dute helburu.

Etxeko zaintzaileak kontratatu nahi dituzten familientzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua martxan du Arrasateko Udalak ZainSare gunean

ZainSare gunearen helburu nagusia familiak prozesu guztian laguntzea da, zaintza-lanak modu duinean eta legezkoan bideratu daitezen. Zerbitzu hauek erabili nahi dituzten Arrasateko familiek hitzordua eskatu dezakete 747 42 58 56 telefonora deituz, edo Iturriotz kaleko bulegoan.

Arrasateko Udalak herritarren eskura jarri ditu etxebizitza-diagnosiaren eta Ekintza Planaren xehetasun guztiak

Egunotan etxez etxe banatuko da etxebizitzaren gaia jorratuko duen Udal aldizkaria, eta dagoeneko ikusgai dago pasa den astean teknikari zein politikariek burututako hitzaldia.

Sanjuanetan kaleko saltokietako behin-behineko titularren zerrenda

Behin-behineko titularrek zazpi eguneko epea dute agirian eskatzen diren dokumentu guztiak aurkezteko: maiatzaren 29tik ekainaren 8 arte, biak barne.