Prest dago neguko oporretako egitaraua Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

2026/11/27
Abenduaren 26tik 30era hainbat jarduera antolatu dira herriko haur eta nerabeentzat. Ludoteketako ekintzetan parte hartzeko izena abenduaren 14a baino lehen eman beharko da; Gaztetxokoetakoetan, berriz, abenduaren 18a baino lehen.
Prest dago neguko oporretako egitaraua Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

Neguko oporrak ate joka ditugu, eta Arrasateko ludotekek eta Gaztetxokoek egitarau berezia prestatu dute haur eta nerabeentzat. Abenduaren 26tik 30era, hainbat jarduera eta irteera egiteko aukera izango dute, oporraldia lagunartean eta modu dibertigarrian igarotzeko.

Ludotekak: abenduaren 28tik 30era, ekintza bereziak

3 eta 11 urte bitarteko haurrek hiru eguneko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute. Jarduerak goizez egingo dira:

Noiz

Ekintza

Non

Ordutegia

Abend. 28

Sukaldaritza: taloak

3 ludoteketan: Okendo, Usaetxe, Sta Marina

10:00-13:00

Abend. 29

Txotxongiloak egiteko tailerra + erakustaldia

3 ludoteketan

10:00-13:00

Abend. 30

IRTEERA Zeraingo museo etnografikora + kandela tailerra

Prezioa: 3 €

Plaza mugatuak

9:30-13:30

Abenduaren 30eko irteerak 3 euroko prezioa izango du, eta plazak mugatuak izango dira.

Jardueretan parte hartzeko, izena ludoteketan eman beharko da, abenduaren 14a baino lehen. Plazak mugatuak dira.

Gaztetxokoak: bost egun, bost plan ezberdin

12 eta 17 urte bitarteko nerabeek ere aukera zabala izango dute neguko oporretan. Abenduaren 26tik 30era, egun bakoitzerako jarduera bat antolatu da:

Noiz

Ekintza

Ordutegia

Prezioa

Oharrak

Abend. 26

Irteera Donostiara - Lasertag

11:00-19:00

10 €

-Guraso baimena

- Bazkaria ekarri

Abend. 27

Irteera Oñatiko Ärrikrutzera

10:00-14:00

5 €

-Guraso baimena

Abend. 28

Eskalada ikastaroa Uarkapen

15:00-21:00

doan

 

Abend. 29

Irteera Iruñara – Salting

11:30-19:30

10 €

-Guraso baimena

- Bazkaria ekarri

Abend. 30

Urteari amaiera jaia

12:00-18:00

doan

Gaztelekuan

Jardueretan parte hartzeko izena abenduaren 18a baino lehen eman beharko da, Gaztetxokoetan, Gazte Bulegoan edo zerbitzuen sare sozialetan. Plazak mugatuak dira.

Udalak herriko haur eta nerabeak animatu nahi ditu egitarauko jardueretan parte hartzera eta neguko oporraldia lagunartean gozatzera.