Tokiko Gobernu Batzarra

Karguak
Karguak
Karguak
  • Tokiko Gobernu Batzordeko kidea

  • Hirugarren Alkateordea

  • Kirol batzorde informatzailearen eta Barne Antolaketaren batzorde informatzailearen burua

  • Debagoieneko Mankomunidadean ordezkaria

  • SURADESA-n ordezkaria
  • ZUBILLAGA HILTEGIA S.L-n ordezkaria
  • GOIENA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK, KOOP. ELK.-ean Anuska Ezkurraren ordezkoa

Karguak
Karguak
Karguak
  • Udal Batzarreko kidea

Karguak
Yoana Sanchez Herrero
victoriano fuentes
Karguak
  • Tokiko Gobernu Batzordeko kidea

  • Berdintasun batzorde informatzailearen batzordeburua

  • Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan Oscar Garciaren ordezkoa

ERABAKIEN LABURPENAK

  • Hemen jasotzen dira erabakien laburpenak
 

IZENDAPENA:

  • Alkatetzaren N19/00973 erabakiaren bidez, 2019 uztailaren 5ekoa.
 

ESKUDUNTZAK:

  • Alkateari laguntzea bere eskuduntzak erabiltzen.
  • Alkateak edo udaleko beste organo batek eskuordetzen dizkion eskuduntzak edo legeak ematen dizkionak.

 

ALKATEAK ESKUORDETUTAKO ESKUDUNTZAK: Alkatetzaren N19/00973 erabakiaren bidez, 2019 uztailaren 5ekoa:

LEHENENGO: Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea hemen aipatzen ditugun eskuduntzak:

1.- Alkatearekin batera, zinegotzi delegatuen jarduna koordinatu eta zuzentzea.

2.- Gestio ekonomikoaren jarduna, onartutako aurrekontuarekin bat, eta gastu hauek xedatzea:

  1. Izaera arrunteko gastuak, zenbatekoak 6.000 euro gainditzen duenean.
  2. Dirulaguntzak ematea.
  3. Udal aurrekontuak baimendutako gainerako gastuak, hartarako ezarritako mugen barruan.

3.- Udal aurrekontuaren likidazioa onartzea.

4.- Enplegu eskaintza publikoa onartzea, Udalbatzarrak onartutako aurrekontuarekin eta plantillaren arabera; oinarri-arauak onartzea, probak egiteko, batetik, langileak aukeratu behar direnean eta, bestetik, lanpostuak hornitzeko lehiaketak egin behar direnean; eta finkoak eta aldizkoak ez diren ordainketa osagarriak banatzea.

5.- Planeamendu orokorra garatzeko planeamenduko baliabideak onartzea, Udalbatzarrari berariaz ez dagozkionak, eta hirigintza gestioko baliabideak eta hirigintzako proiektuak onartzea.

6.- Kontratazio organo izatea, honako kontratu moetetan: obrak, hornidurak, zerbitzuak, zerbitzu publikoen kudeaketa, kontratu administratibo bereziak eta kontratu pribatuak, beti ere zenbatekoa 6.000 €tiko gorakoa bada, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeko Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. atalak ezarritako muga baino txikiagoa denean.( (Límite: 10 % de los recursos ordinarios del Presupuesto municipal ni, en cualquier caso, la cuantía de 6 millones de euros, incluidos los de carácter plurianual cuando su duración no sea superior a 4 años, siempre que el importe acumulado de todas sus anualidades no supere ni el porcentaje indicado, referido a los recursos ordinarios del Presupuesto del primer ejercicio, ni la cuantía señalada).

7.- Udal ondasunei buruzko kontzesioak egitea, ondasun higiezinak eta ondareari buruzko legediari lotutako eskubideak eskuratzea,  beren balioa 6.000 €tik gorakoak izan ez eta aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen ez dutenean, eta edozein kasutan ere, 3 milio euroko kopurua gainditzen ez dutenean, eta ondarea besterentzea, bere balioa adierazitako kopurua eta portzentaia gainditzen ez baldin badu, honako kasu hauetan:

  1. Ondasun higiezinena, aurrekontuan aurreikusita badago.
  2. Ondasun higigarriena, balio historiko edo artistiko deklaratutakoa izan ezik, izan ere, horien inorentzea ez dago aurrikusita aurrekontuan.

8.- Obretako fakturak eta ziurtagiriak onartzea, kontratatzeko eskuduna denean.

9.- Zerbitzuetako obra proiektuak kontratatzea,

10.- Ondare erantzukizuna.

11.- Lizentziak oro har ematea, salbuetsiz ordenantzak edo lege sektorialek Udal Plenoari espreski ematen dizkiotenak, eta salbuetsiz, baita ere, beste honako hauek (Hirigintzako zinegotzi eskuordetuan delegatutakoak):

  1. Obra txikietako lizentziak (lokalak egokitu eta eraberritzea, erreteiluak egitea, etxebizitzak barrutik zein kanpotik eraberritzea (ad. Etxebizitzetan gas naturala jartzekoak, etxebizitzen kanpo aldean zurgintza aldatzekoak etab.) eta anterakoak).
  2. Kartelak, toldoak, errotuluak edota seinale iragarleak jartzeko lizentziak.
  3. Udal lurra okupatzekoa eta erabilera pribatiboko lizentziak (edukiontziak, andamioak, babes hesiak, mahaiak, karpak, etab. jartzea).
  4. Ibiak jartzeko lizentziak.
  5. Kalterik ez duten eta salbuetsirik dauden jarduerak irekitzeko lizentziak.
  6. IGOKA iharduerak jarri eta irekitzeko lizentziak.
  7. IGOKA iharduerak irekitzeko espedienteen aurreko txostenei buruzko ebazpenak.
  8. Lan haundiak egiteko obra lizentzia.
  9. Lehengoz erabiltzeko lizentzia.
  10. Jardueren titularitatea aldatzeko baimena.
  11. Egurra ateratzeko eta baserri bideen erabilera berezia egiteko lizentziak.
  12. Lurzoru publikoan jarduketak baimentzea (telefonia, argindarra, gasa, etab.).

12.- Aurrekontua garatzeko arauari dagozkion fakturak onartzea, udal aurrekontuak betetzeko arauetan xedatutakoarekin bat badatoz.

BIGARREN: Ordezkaritzaren eskumen eremuaren barruan erabili behar dira emandako eskurantzak eta bere titularrak ezingo ditu beste zinegotzi edo organoren esku utzi.

HIRUGARREN: Ordezkaritzak ez du epe mugarik eta iraungo du Legealdi osoan, Alkatetzak honek agintealdia bukatu arte, baina aldatu edo errebokatu egin ahal izango da.

LAUGARREN: Delegazio honetako gaiei buruz Gobernu Batzordeak hartutako akordio administratiboen testuetan berariaz agertu behar da gorabehera hori, eta eskuordetu ez diren gaietan eskumena ematen duen organoak emandako erabakien balio bera izango dute.

BOSGARREN: Dekretu honen berri ematea Gobernu Batzordeari, onar dezan.

SEIGARREN: dekretu honen berri ematea Osoko Bilkurari haren lehenengo bilkuran, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udaletxeko Iragarki Taulan jartzea.

ZAZPIGARREN: Dekretu hau Alkatetzaren Ebazpenen eta Dekretuen Liburuan transkribatuko da eta indarrean sartuko da duen dataren biharamunean.