Udalak 15 langabe kontratatuko ditu
2026/11/20
Kontratuen ezaugarri orokorrak
Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2026ko programaren barruan, udalak 15 langabe kontratatuko ditu. Kontratuak aldi baterako izango dira (6 hilabete, %100 jardunean) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
-
Kontratatutako pertsonak langabetuak izan beharko dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan lan-eskatzaile gisa altan egon, bai hautagaitza dena delako enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasi aurreko egunean.
-
Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoiena Eskualdeko udalerri batean erroldaturik egotea.
-
Ezingo dira kontratatu erakunde berak aurretik kontratatu dituen pertsonak 2025eko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo 2025eko ekitaldirako EAEko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatuak izan diren pertsonak.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Azaroaren 20tik 27ra, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Iturriotz kalea, 21
Tel.: 943 252000
Kontratuen egitekoak eta betekizun espezifikoak
-
Hiri altzarien eta eraikinen 4 garbitzaile (peoiak)
Egitekoak: Herriko eremu desberdinetako hiri altzarien ezohiko garbiketa altzarien biziraupena luzatzeko, eta puntualki eraikinen garbiketa.
-
Peoia (igeltserotza)
Egitekoak: Laguntza lanak, espaloien konponketan eta igeltsaritzako beste zenbait lanetan.
Betekizun espezifikoa: B gidabaimena.
-
Ofiziala (igeltserotza)
Egitekoak: Espaloien konponketa eta igeltserotzako beste zenbait lan.
Betekizun espezifikoa: B gidabaimena.
-
Lorezaintzako 2 peoi
Egitekoak: Lorategien mantentze eta berritze lanak.
Betekizun espezifikoa: B gidabaimena.
-
Pintorea
Egitekoak: Udal jarlekuak eta beste zenbait hiri altzari eta lokal margotzea.
Betekizun espezifikoa: B gidabaimena.
-
4 Baso langileak (peoiak)
Egitekoak:
-
-
Errekan pilatutako zaborra atera.
-
Landare inbaditzaileen kontrola.
-
Zuhaitz landaketak eta inausketak.
-
Landa guneko lursailen desbrozeak.
-
Lursailen arteko mugarriak bistaratu.
-
Natura bideen sarearen mantenua.
-
Aisialdiko baratza parkearen mantenua.
-
Baserri bideen areken garbiketa.
-
Betekizun espezifikoa:
-
-
B gidabaimena: 2 langilek gutxienez izan beharko dute B gidabaimena.
-
- Baso langile lantaldearen taldeburua
Egitekoak:
-
-
Baso langile lantaldearen antolaketa.
-
Landa inguruneko teknikariarekin koordinazioa.
-
Lantaldearen laneko arriskuak prebenitzeko arreta.
-
Makinak, erremintak eta ibilgailuen kontrola.
-
Betekizun espezifikoak:
-
-
B gidabaimena.
-
Euskara: 1. HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo proba eginez).
-
- Kirol eta Osasun Zerbitzuko dinamizatzailea
Egitekoak:
-
-
Arrasateko eragileen mapa sortu.
-
Eragile desberdinekin bildu.
-
Eragileen beharrak identifikatu.
-
Talde desberdinetara egokitutako programak eratu.
-
Eratutako programak garatu ta martxan jarri.
-
Programak ebaluatu eta emaitzen hausnarketak egin.
-
Betekizun espezifikoak:
-
-
Ikasketa titulua: Jarduera fisikoaren eta kirolaren familiako goi-mailako Lanbide Heziketa: Jarduera Fisikoak eta Kirolak, Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa (TAFYD/TAFAD/TSEAS).
-
Euskara: 3. Hizkuntza-eskakizuna gutxienik egiaztatzea (agiriz).
-