Albisteak
Euskara ikasteko matrikula zabalik dago Udal Euskaltegian
Arrasateko Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu euskara ikasteko, laguntzak matrikularen %25 eta %100 artekoak izango dira, diru sarreren araberakoa.
‘Orratz-begia – 1936 Gipuzkoako gerra haurrak’ erakusketa irekiko da estreinakoz Kulturateko klaustroetan eguenean
Erakusketa irailaren 19an inauguratuko da Arrasateko Kulturaten, eta urriaren 12ra bitartean izango da ikusgai. Erakusketak gerrako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzea du helburu.
Ur kontagailuak aldatzeko bigarren faseari ekin dio udalak gaur
Fase honetan 2.837 ur kontagailu ordezkatuko dira.
Arrasateko Pertsona Nagusien Kontseiluak jarduera programa bat garatu du Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzeko
Arrasateko Pertsona Nagusien Astea 2024ko irailaren 27tik urriaren 1era egingo da.
Gurasoentzako tailerra: Mundu digitalean seme-alaben bidelagun
Udaleko Prebentzio Zerbitzuak, AGIPAD elkartearekin elkarlanean, gurasoentzako tailer bat antolatu du, “Mundu digitalean seme-alaben bidelagun” izenburupean.
Udako uzta eta pizza tailerra bertako produktuen azokan, irailaren 21ean
Azoka irailaren 21ean izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, pizza tailerra antolatu da.
Barruko igerilekuen irekiera astebetez atzeratuko da, azken orduko matxura baten ondorioz
Dagoeneko arazoa konpondu badute ere, astebeteko epea beharko dute gunea saneatu, igerilekua bete eta ur kontrolen analisiak egiteko. Udan zehar kiroldegian egitekoak ziren lanak amaituta, dagoeneko ireki dituzte aldagelak eta sauna.
‘Kirola Herrira’ ekimena itzuliko da Arrasateko kaleetara 5 urteren ostean
Ekimenak asteburu honetako goizak hartuko ditu, irailaren 14a eta 15a. Arrasateko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du.
Epailegaien zerrenda ikusgai
Arrasateko hautagaien zerrenda BAZen dago kontsultagai
Bueltan da bigarren eskuko bizikleta azoka Mugikortasun Jasangarriaren Astean
Mugikortasun Jasangarriaren Astea irailaren 16tik 22ra egingo da. Birzikleta Azoka berreskuratuko da, 5 urteren ostean.
Arrasateko Udalak itxi egin du Mojategira doan kalea, egiten ari diren obretan lapurreta gehiago ez izateko
Udalak loreontzi handiak jarri ditu, ibilgailurik igaro ez dadin . Oinezkoak normaltasunez igaro ahal izango dira. Gunea Udaltzaingoak zainduko du gauez.
Ferixalekuko eta Gorostizako igogailuak zerbitzuz kanpo egongo dira datozen egunetan
Ferixalekuko igogailuak matxura izan du, eta Gorostizako igogailurako sarreran hobetze lanak egingo dira
Emakume Txokoak udazkeneko plangintza berria aurkeztu du
Liburuxka, informazio osoarekin, etxeetara iritsiko da egunotan. Ikastaro, tailer eta ekimenen eskaintza berria eskuragarri egongo da ohiko kanaletan ere, webgunean, sare sozialetan eta Emakume Txokoan bertan.
Arrasateko Udal Bibliotekak ikasturte berrirako egitaraua aurkeztu du
Berrikuntzen artean daude idazketa tailerrak eta euskarazko komiki kluba
Etxetxikiek plaka bat izango dute 100. urteurrena oroitzeko
Plakak “esker ona” erakusten die bertako bizilagunei
Zapatuan erremonte partida bi jokatuko dira Uarkape pilotalekuan
Hitzordua 18:00etan izango da eta sarrera doakoa
Abiatu da ikasturte berria Arrasateko ludoteketan eta gaztetxokoetan
Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludotekek irailaren 9an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00etara. Ate irekiak egongo dira irail osoan, 3 ludotekak zabalik egongo dira zerbitzuak bertatik bertara ezagutzeko. Irailaren 10ean zabalduko dira auzoetako gaztetxokoak, martitzenetik egubakoitzera, eta irailaren 13an, egubakoitza, Gaztelekua (Nafarroa etorbidean).
Emakume Txokoak kontzertu batekin irekiko du udazkeneko egitaraua irailaren 20an Monterron parkean
Kontzertuan Anarik parte hartuko du, eta “Giza zarata” disko berria aurkeztuko du
Udal langileek egoera txarrean dagoen zuhaitz bat botako dute gaur goizean, Zaldibarko haur parkean
Ordezkatuko duten zuhaitz gaztea duela urte batzuk landatu zen; beraz, eragina baxua izango da.
Arrasateko Udalak 2024-2025 ikasturteko kirol eskaintza aurkeztu du
Datorren astean, irailaren 9tik11ra, egingo dira ate irekiak. Guztira 25 ikastaro izango dira, mota guztietakoak.
Arrasateko Udalak sei ‘ADMINISTRARI’ plaza beteko ditu behin betiko izaeraz
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden sei ‘Administrari' plaza oposizio-lehiaketa irekiaren bidez hornitzeko, ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.
Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVI. edizioa irailaren 6tik 15era izango da, sei emanaldirekin
Zikloa egubakoitz honetan hasiko da YO DIABLO taldearen emanaldiarekin. Sarrerak salgai daude arrasate.eus webgunean edo egunean bertan Musika Etxean.
Arrasateko Udalak ‘Mantentze lanetako burua’ plaza beteko du behin betiko izaeraz
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen ‘Mantentze lanetako burua' plaza oposizio-lehiaketa irekiaren bidez hornitzeko, ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.
Musakolako spinning gela zabalik egun osoan
Modu horretan, ikastaro presentzialik ez dagoen uneetan spinning birtuala egongo da martxan.
Txikitxokoa itxita egongo da datozen egunetan
Txikitxokoan ezezagun batzuk sartu dira bart gauean, eta kalte ugari egin zuten. Horren ondorioz, itxita egongo da konponketa lanak egin bitartean. Arrasateko Udalak dagoeneko eman du agindua konponketak egiteko, eta horiek egin bezain laster irekiko da berriro ere.
Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVI. edizioa irailaren 6tik 15era izango da, sei emanaldirekin
Zuzeneko emanaldi akustikoak, bigarren urtez, Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriumean izango dira.
Abian da Arrasateko 2025eko egutegiaren argazki lehiaketa
Lehiaketa zabalik dago herritar guztientzat, eta argazkiak bidaltzeko epea 2024ko urriaren 1etik 15era izango da.
Bakarrik bizi den adineko jendearen inguruko azterketa egingo da Arrasaten datozen asteetan
Galdetegia datozen asteetan egingo da eta erantzuteak 10 bat minutu eramango du.
Mikel San Miguel Merino izendatu dute ofizialki udaleko kirol saileko zinegotzi
Hortaz, San Miguelek hartu du Asier Murguzur Bolinagak utzitako ardura politikoa.