“Komunikazioa Denontzat” proiektua aurkeztu dute Arrasateko Aniztasun Mahaiko eragileek
2025/06/03
Aniztasun Mahaia osatzen duten eragileek adierazi dutenez, “askotan oharkabean pasatzen da komunikazioak zenbait pertsonarentzat oztopoak sor ditzakeela, eta horrek desberdintasunak areagotu ditzake” azaldu du Xixili Egigurenek, Aniztasun teknikariak. Horregatik, proiektu honekin tresnak eta gomendio praktikoak eskaini nahi dizkiete herritarrei, eragileei eta elkarteei, informazioa modu irisgarrian partekatzeko.
“Komunikazioa Denontzat” proiektua irisgarritasunaren ikuspegitik komunikazioa lantzeko lehen urrats gisa aurkeztu dute, eta etorkizunean ildo horretan sakontzeko asmoa ere azaldu dute. Herri irisgarri bat lortzeko bidean, komunikazioak ere pertsona guztientzat eskuragarria izan behar duela nabarmendu dute.
Aurkezpenera bertaratu ezin izan zutenentzako, Aniztasun Mahaiak harremanetan jartzeko deia egin du, interesa duten guztiei informazioa helarazteko prest agertuz. Horretarako, esteka honeta aurkitu daiteke eskuorri informatiboa eta ondorengo helbidea jarri dute eskura: aniztasuna@arrasate.eus